Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Irabazi asmorik gabeko I. Bertso paper saria eta IV. Bertso Mendaria > 2021eko azaroaren 26an

Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-tailerrak laugarrenez antolatu du Bertso Mendaria azaroaren 26rako, ostiralarekin eta 19:30ean hasi eta 22:30ak bitarte.

Joan den ikasturteetan antolatutakoren batera azaldu zenak badaki zertan den kontua: Muara Elkartearen ateak, barra (pintxo eta guzti) eta mikrofonoak guztiontzat zabalik.

Oraingoan, baina, bada berrikuntzarik; Irabazi asmorik gabeko I. Bertso paper saria.

Sari honen helburu behinena, bailarako bertso sortzaileak bertsoa protagonista den inguruan batzea da. Horrek ez du, inondik inora ere, beste edonongo sortzailerik baztertzen; edonork hartu dezake parte sari honetan.

Bertso paperak aurkeztu ahala, antolakuntzak denak batu eta azaroaren 26an, Hondarribiako Muara Elkartean, ikusgai jarriko ditu. Sortzaile bakoitzak, sorta igorri bezala, aipatutako data horretan Muaran aurkeztu eta bere sorkuntza kantatzeko konpromezua hartuko du.

Parte hartzaileek, egunean bertan antolatzaileek markatutako sistemaren arabera, sorta bakoitza kantatu ahala ebaluatu beharko dute. Egileak ezingo du bere sorta baloratu.

Aurkeztutako sorta bakoitza elkarteko paretetan egongo da eskegita gainontzekoek irakurri ahal izateko.

Saria egongo da… edo ez!

Jarraian, zeinbait irizpide:

Bertsoekiko:

– Maila bat eta bakarra.

– Norbanakoak zein talde batek egin ditzake.

– Nahi adina bertso paper aurkez daitezke.

– Gutxienez 3 eta gehienez 5 bertsoko sortak.

– Gai, doinu eta neurri librean*.

– *Kopla formatuan bada, gutxienez 6 eta gehienez 10 kopla.

Nola helarazi:

– PDF formatuan.

– txingudikobertsotailerra@gmail.com helbide elektronikora.

– Urriaren 26tik azaroaren 23ra bitarteko edozein egun eta ordutan.

Azaroaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean, Hondarribiako Muara Elkartean ikusiko dugu elkar! Animatu zaitezte parte hartzera! Ederki pasako dugu!

Single Post Navigation

One thought on “Irabazi asmorik gabeko I. Bertso paper saria eta IV. Bertso Mendaria > 2021eko azaroaren 26an

  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa on said:

    Eguerdi on!

    Mila esker informazio guztiagatik.

    Bertso Mendariaren berri, agendan hortxe:

    https://bdb.bertsozale.eus/web/saioa/view_agenda/2021-11-26-hondarribia-lagun-artekoa

    Eta lehiaketa honela jaso dugu:

    https://bdb.bertsozale.eus/web/saioa/view_agenda/2021-11-26-hondarribia-lehiaketa

    https://bdb.bertsozale.eus/web/aldizkakoa/view/3001-irabazi-asmorik-gabeko-bertso-paper-saria-1-2021-hondarribia

    Dena ondo atera dadila, laster arte!

    Olatz Amundarain Goikoetxea
    Xenpelar Dokumentazio Zentroa

    [Logoa-inprenta-txikia-xenpelar_jpg_5x5_300ppp]

    Kale Nagusia, 70
    20150 Villabona
    T.: 943 694 277
    xenpelar@bertsozale.eus
    http://www.bertsozale.eus
    bdb.bertsozale.eus
    http://www.mintzola.eus

    ________________________________
    Komunikazio honen edukia eta dokumentazio erantsia konfidentziala da eta hartzaileak bakarrik jaso beharko luke. Indarrean dagoen legeriak debekatu egiten du bertan eskainitako informazioa baimenik gabe erabiltzea. Komunikazioa zuri iritsi bazaizu, baina zu ez bazara hartzailea, mesedez, guri jakinarazi, eta jasotako informazioa ez inori jakinarazi eta suntsitu. Barkatu okerreko email hau jasotzeak eragindako eragozpenak. Zure datuak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen tratamendu-sistemetan sartuta daude. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta datuen portabilitatea eska dezakezu. Zure baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), T. 943694129 – bertsozale@bertsozale.eus

    Hemendik: Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea
    Bidaltze-data: 2021(e)ko urria 25, astelehena 17:59
    Hona: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
    Gaia: [Posta berria] Irabazi asmorik gabeko I. Bertso paper saria eta IV. Bertso Mendaria > 2021eko Azaroren 26an

    Irunabar posted: ” Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-tailerrak laugarrenez antolatu du Bertso Mendaria azaroaren 26rako, ostiralarekin eta 19:30ean hasi eta 22:30ak bitarte. Joan den ikasturteetan antolatutakoren batera azaldu zenak badaki zertan den kontua: Muara Elkar”

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: