Joxe Mari Lopetegiri buruzko HITZALDIA (2016-04-13)
Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-tailerrak HITZALDIA antolatu du Joxe Mari Lopetegiri buruz, datorren asteazken honetarako (2016-04-13), Oiasso Irungo Erromatar Museoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Joxan Elosegi idazle eta itzultzaile irundarrak emango du hitzaldia. Izan ere, berak idatzia da Joxe Mari Lopetegi, Errepublikanoen bertsolaria liburua (Paper Hotsak, 2004).
Kopiatu eta itsatsi URL hau zure gunean kapsulatzeko
Kopiatu eta itsatsi kode hau zure gunean kapsulatzeko