Bertso kantu bazkaria maiatzaren 31n, Joxe Mari Lopetegiren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen jarraitzeko
Irungo Atsegiña Elkartean bertso kantu bazkaria antolatu dugu Txingudiko bertso eskolako bertso-tailerrak eta Irunabarrek, maiatzaren 31rako. Txartelak Atsegiña tabernan eta Bidasoko AEK Irungo euskaltegian izango dituzue salgai, 20 euroan, maiatzaren 26ra arte, gehienez ere. Beraz, bizkor ibili!
Joxe Mariren ondorengoak eta haien adiskideak ere burubelarri ditugu antolakuntza lanetan murgilduta, bazkari prestaketa kontuetan, besteak beste. Horren harira, txartela erosten duten bazkaltiarrek antolatzaileekin harremanetan jartzeko modua izango dute 688 826 433 telefono zenbakira idatzita, elikaduraren nahasmendurik edo menuaren gaineko oharrik egin nahi izanez gero (haragirik ez…).
Ea apirilaren 13koa bezain arrakastatsua egiten dugun maiatzaren 31koa ere. Zuen zain izango gara. Anima zaitezte. Primeran bazkaldu eta hobeto pasatuko dugu.

