Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the month “azaroa, 2016”

Abenduaren 10ean, BERTSOTRUK: Txingudi-Zarautz, Erlaitz Elkartean

bertsotruk logoAbenduaren 10ean Txingudi-Zarautz lagunarteko “bertso-desafioa” jokatuko da, bertso-bazkari formatuan, Irungo Peña kaleko Erlaitz Elkartean, eta 14:00etatik aurrera.

Zarauztik Aitor Urbieta, Beñat Jauregi “Fede” eta Markel Eizagirre ariko dira bertsotan, eta Txinguditik, aldiz, Gotzon Aizpiolea, Andoni Zelaia eta Aitor Errazkin. Gai jartzaile lanetan Adrian Arruti ariko da.

Irunabarreko kideok arduratuko gara otordua prestatzeaz, eta bazkaltzera etorri nahi duzuenok zenbat izango zareten jakinaraztea beste lanik ez duzue izango. Otordurako txartel bakoitzak 15 euro balio du. Etorri nahi duzuenok, mezua bidali edo deitu honako bi telefono zenbakietara:

690 065 826 (Abel) edo 669 366 589 (Egoitz)

Eta gure posta elektroniko helbidera ere idatz dezakezue: irunabar@gmail.com

Anima zaitezte eta izena eman!

Abenduaren 1ean, urteko azken bertso gaua

Abenduaren 1ean izango da urteko azken bertso gaua, ikasturteko hirugarrena: bertan, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia bertsolariak ariko dira Eneko Sanchez, Oinatz Mitxelena eta Zuhaitz Olazabal gai-jartzaileen aginduetara. Bertsolari beste gai-jartzaile, beraz. Bertso jarriak Aitor Errazkinen eskutik helduko dira, eta Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena trikitilarien laguntza izango du.

Abenduko Kabigorriko bertso-gaua “Irungo Euskararen Egunak” herri-ekimenaren egitarauan txertatuta dago.

This slideshow requires JavaScript.

Bertso-bazkari musikatua, azaroaren 26an, EKTn.

img-20161113-wa0001Betti-Gotti Euskara-Kultur Elkarteak bertso-bazkari musikatua antolatu du azaroaren 26rako, EKTn (Larretxipi, 12). Bertsolariak Egoitz Zelaia, Maialen Akizu, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”  eta Beñat Gaztelumendi izango dira. Gaiak jartzen, Haritz Casabal arituko da, eta musikari lanetan, Antton Aranburu eta Gari Otamendi.

14:00etatik aurrera izango da bazkaria, eta 18 € balio du sarrera-txartel bakoitzak. Txartelak lortzeko, onena,  EKTko WhatsApp taldea erabili edo Betti-Gottiko antolatzaileekin hartu-emanetan jartzea:

  • EKTko WhatsApp taldea: 688 69 73 62
  • 609 890 830 edo bettigotti@hotmail.com (Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00tara)

Txartelak lortzeko beste bide batzuk:

Menuaren berri ez dugu oraindik, baina guztiok dakizue jakin, goxoa jateaz gainera, ez zaretela goseak geratuko.

Bertso-saioari dagokionez, aurrekari argia duzue IRUNABARek urria hasieran Kabigorrin antolatutako saioa.

Bertso-bazkari musikatu hau IRUNGO EUSKARAREN EGUNAK herri-ekimenaren barruan kokatua dago. Irungo hainbat elkarte eta eragilek osatzen duen egitasmo irekia da Euskararen Egunak delakoa, eta euskararen normalizazio prozesuan eta herriaren berreuskalduntze bidean eragin nahi duten guztiei zabalduta dago.

ANIMA ZAITEZTE!

 

Bertso-afaria Hondarribiko Itsaslur elkartean abenduaren 3an, larunbatarekin

Bertso-afaimg-20161111-wa0003ria antolatu du Itsaslur Elkarteak abenduaren 3rako, larunbatarekin, eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira bertsotan, eta Karlos Aizpuruak jarriko dizkie gaiak.

Sarrerak Irungo Hazia Elkartean izango dira salgai gaurtik aurrera, eta Hondarribian, aldiz, Txantxangorri, Enbata eta Batzokia tabernetan salgai daude honezkero.

Kartelean sarrera-txartelak 8 euroan direla hala jartzen badu ere, 20 euroan dira.

Anima zaitezte!

 

Bertso saioa Irungo Hazia Elkartean

Bertso bazkaria antolatu du Irungo Hazia Kultur Elkarteak 2016ko azaroaren 5ean. Tiketak Hazian daude salgai, 15 euroan, eta Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” oiartzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan.bertsobazkariahazian Anima zaitezte!

Kabigorriko bertso-gaua: Zelaieta, Agirre, Gurrutxaga eta Elustondo (2016-11-03)

Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da azaroko Kabigorriko bertso-gaua. Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrak hartu du oraingoan saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura, eta Julen Zelaieta, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.

Bat-bateko saio aurretik, Beñat Elosegi Txingudiko bertso eskolako kideak jarritako bertsoak eta haur eta gaztetxoen bertso-eskolako ikasleak bertsotan aditzeko aukera izango dugu.

Saioa eta gerorako ere, eta Kabigorrin ohikoa denez, ez da proposamen faltarik: goxo-goxo afaltzeko aukera paregabea.

This slideshow requires JavaScript.

Anima zaitezte!

Post Navigation