Azken Kabigorriko Bertso-Gaueko argazki bilduma [2022-12-01]
Kaixo, bertsozale.
Hainbeste saioren ondoren, abenduaren lehenean egin genuen proiektu handi honen azken saioa. Jarraian gauak emandako zenbait irudi.
















Kaixo, bertsozale.
Hainbeste saioren ondoren, abenduaren lehenean egin genuen proiektu handi honen azken saioa. Jarraian gauak emandako zenbait irudi.
AISIA
Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke
Egilea: Urko Casado Usandizaga
1)
Gaur eguneko gizarte garen
aiton-amonen garaian
AISIA eta alferkeria
aipatzen ziren jarraian.
Duintasuna, lanetik lortu
beharra zuten usaian.
Gaur zorionez horrelakorik
ez dugu jartzen ezbaian,
baina, zuetan inork ez al du
zalantzarik esanahian?
2)
Existentzia bete batentzat
nork dauka antidotoa?
AISIA ez da beti ikasketa,
kirola edo jokoa.
Eske dituzu, zain, merkatua,
moda eta horoskopoa…
Modu askean aukeratua
behar du, (e)ta gustokoa
eta ez benetan bete nahi diren
ametsentzat oztopoa.
3)
Aipatu ere ez ditut egin
internet eta pantailak!
Nola ukatu teknologiak
sortutako abantailak?
Denbora lapur izanagatik
hain dira saihesten zailak
nere jarrera ikuste hutsak
gorritzen dizkit masailak…
Leiho irekien aitzakiz jartzen
ditu ateetan zarrailak.
4)
Historian inoiz ez dugu izan
gaur beste AISI aukera
baina hainbeste izate hutsa
berez nahikoa ote da?
Begiratua eraman nahi dut
beste ikuspuntu batera
ez dakit beti zuzenena den
haurrekin dugun jarrera;
AISI izatetik marratxo fin bat
dago betebeharrera.
5)
Adibidera jarri edozein
lehendakari edo alkate
oraingo haurrek baino agenda
askeagoa daukate:
Frantsesa, yoga, alemaniera,
Kapoeira, dantza, xake,
igeriketa, zirko, musika,
futbol, pintura, karate …
Ohartu gabe ixten zaienik
ireki adina ate.
6)
Esperientzia izan behar luke
aurrekoei ikasiak:
Ilara txukun batean edo
elkarrekin nahasiak
baratzak berdin eman ditzake
loreak eta sasiak
etorkizuna markatzen badu
ereiten dugun haziak,
aitzakiarik ez, haur hauek dira
Iturria: https://bidasoa.hitza.eus/generoak/iritziak/urko-casado-aisia/
Jarraian bertso-sorta entzungai Peio Etxeberriak musikatuta:
Hemen jaitsi dezakezuKaixo, bertsozale:
Pasa den astean iragarri bezala, Korrika Irundik pasa den eguna girotzeko egitarau luzea antolatu dute Bidasoko Aek euskaltegiak eta Zizta[KA]k. Tartean, Bertso-saio musikatua. Egoitz Zelaiaren zuzendaritzapean aritu dira musikan, Maddi Sanz (harpa), Beñat Elosegi (mandolina), Iker Eizagirre “Xufi” (gitarra elektrikoa), Rafa Rodrigo (gitarra akustikoa) eta Iban Clemente (baxua). Aitor Errazkin, Urko Casado, Iñigo Ugarte, Abel Zabala eta Adrian Arruti izan dira kantuan. Eguraldia eta entzuleak bidelagun, iluntze bikaina izan da eta horren adierazle, ondoko argazki bilduma.
Irungo “Gure Esku”-k eskatuta, “saioxka” egin zuten Urko Casadok eta Aitor Errazkinek uztailaren 10ean, Elurretxen.
AIAKO HARRIARI Doinua: Urki zelaiko puntan Egilea: Urko Casado Usandizaga
1 Kantak jarriko ditut zure maitemiñez sentimendurik hitzez azaldu eziñez. Berdin du jazten zeran gris edo urdiñez, hosto ugariz edo soineko ariñez, ezin ederragoa nola zaren ziñez. 2 Bat edo hiru zaren askoren zalantza, “K” batek karteletan dabilkien dantza!! Toponimia du sarri hizkuntzak ardatza, udalean zenbaitek ez dakite antza, eta errespetua horretantxe datza. 3 Hurbiltzeko parada nola sarri dedan, zenbat denbora pasa ote det zuregan zentzu guztiak erne (e)ta burua hegan, denbora ere gelditu egiten ote dan… zure parte izaterik bagenu aukeran! 4 Haseran tontorretan zen nire arreta, Txurrumurru, Erroilbide, Hirumugarrieta, eta sartalderantza daukazun pareta. Ondoren baso, magal, zoko (e) ta erreka, Zenbat sorpresa dezu neretzat gordeta? 5 Landaredia dezu benetan anitza, Pago, txilar, astigar, iñar nahiz haritza, zumar, gaztainondo, haltza, urki ta hurritza, gorosti, lizar, ametz, sahats zein zumitza, gai zera edonondik sortzeko bizitza. 6 Orkatza, azeria, xagua, azkonarra, arrabioa, igela, trikua, muxarra, muskerra, sugandila, saia, xaguzarra… Pertsonok ez genuke onartzea txarra haiek soilik dutela zurekin beharra. 7 Berez duzun oreka pertsonok irauli, errespetorik gabe hainbeste ahali. Ardi, behi edo behor mendira bidali, zuregan bizi arren, nahiz askok estali, abere bakoitzeko mila animali. 8 Etzarenez osatzen soilik lur publikoz, lehenengo jo zintuen pinuak ostikoz. Pertsonon mixerian dirua beti poz!! ia etzaituzten janzten inoiz eukalitoz, zuhaizti (e)ta basoak betirako itoz. 9 Beti ez dut erdi hutsa ikusten botila, lau jantzirekin dabil zuregan okila. Aurten hurbildu zaizu sekulako pila, pinu lehorretara alimentu bila, bizitzaz betetzeko txulo borobila. 10 Kantak jarri dizkizut Aiako Harria, gutxi den bezain leku liluragarria. Artzain-basozain biko maiz kontrajarria, elkarlanerako da nere aldarria, bakarra izanki lotzen gaitu(e)n uztarria
Iturriak:
https://bidasoa.hitza.eus/generoak/iritziak/urko-casado-usandizaga-aiako-harriari/
https://irunero.eus/aiako-harriari/
Urko Casado astigartarra (Txingudiko bertso eskolako kidea), Amaia Agirre billabonatarra, Eli Pagola hernaniarra eta Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra ariko dira kantuan maiatzaren 3ko bertso gauean. Aitor Errazkin irundarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Bat-bateko saioaren aurreko bertsoak Eneko Sanchez Txingudiko bertso eskolako kideak jarriak izango dira. Dena ongi bidean, arratsaldeko 19:30etan emango diogu hasiera saioari, betiko legez.
Gogoan izan Kabigorrik saio ondotik afaltzen geratzeko aukera paregabea eskaintzen duela.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan,
Izan bizkor eta ostegunera arte!