Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the tag “Txingudi ikastola”

Igauri Lopetegi eta Aitor Tatiegi Txingudi ikastolan bertsotan

Urteak dira Txingudi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle eta irakasleek bertso-saioa antolatzen dutela, Euskararen Egunaren jiran, beti ere. Aurtengoan Igauri Lopetegi irundarra eta Aitor Tatiegi oñatiarra deitu zituzten, eta oso giro ederrean joan omen zen saioa. Eskerrik beroenak Amaia Amostegiri, bidalitako argazkiengatik.

Bejondeizuela guztioi, eta gure arteko harremanari eta elkarlanari dagokionez, urte askotarako izan dadila!

Euskararen egunean Plaiaundi Institutuan eta Txingudi Ikastolan izan ginen kantuan

Euskararen eguna aitzakiatzat hartuta, azken urteetan eskualdeko ikastetxeetan saioak egin izan ditugu, eta hala izan da aurten ere.

Txingudi Ikastolako urteroko bertso saioan izan ziren Aitor Errazkin irundarra eta Izarne Zelaia donostiarra. Bestalde, Plaiaundi Institutuan Adrian Arruti eta Iñigo Ugarte irundarrak aritu ziren.

Jarraian, egunak utzitako hainbat irudi:

This slideshow requires JavaScript.

 

 

Euskararen Egunarekin Txingudi Ikastolan bertso kantari

Manu Goiogana eta Aitor Errazkin irundarrak aritu ziren abenduaren 3an Txingudi Ikastolan bertso kantari. Goizez, DBHko ikasleen aurrean aritu ziren, eta arratsaldez, aldiz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen aurrean. Bi bertso saioetan ikasleek jarritako gai eta ariketak izan zituzten kantagai.

Manu Goiogana eta Aitor Errazkin Irungo Txingudi Ikastolan

Euskararen eguna dela eta, Manu Goiogana eta Aitor Errazkin Txingudi Ikastolan aritu ziren bertsotan, 2017ko abenduaren 1ean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek jarritako ariketa eta gaiei erantzuten.

Txingudi Ikastolako bertso tailerrak

Lan eskerga egiten ari da Haitzol Olaiz irakasle oiartzuarra Txingudi Ikastolako bertso tailerretan. Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan talde bana ateratzea lortu du eta bistan da gogor bezain gustura ari direla lanean.

Zorionak denoi!

Euskararen Eguna ospatzen Txingudi Ikastolan

Aurtengoan ere Manu Goiogana eta Aitor Errazkin izan dira Txingudi Ikastolan bertso kantari, Euskararen Egunarekin ohikoa bilakatu den saio berezian. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek prestatzen dituzte saioko gaiak, irakasleen laguntzaz, eta saioa aurkezteko ardura ere ikasleek beraiek hartu ohi dute. Giro ezin hobea izaten da bertan, Aitorrek eta Manuk esan ohi dutenez.

This slideshow requires JavaScript.

Txingudi Ikastolaren 50. urteurrenerako jarritako bertsoak

2013ko Ekainaren 1ean Txingudi Ikastolaren 50. urteurren festa ospatu zen Irunen. Egun Txingudiko Bertso Eskolako partaide diren Ikastolako zazpi ikasle ohik bertsoak jarri zituzten urteurreneko kalejiran kantatzeko. Dokumentu batean bildu ditugu denak.

Eta hona audioak entzuteko aukera, gunerik gune:

1.gunea:

2.gunea:

3.gunea:

4. gunea:

5.gunea:

6.gunea:

7.gunea:

Txingudi ikastolaren 50. urteurreneko bertsoa

Post Navigation