Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the month “otsaila, 2016”

Hilaren 3an, martxoko bertso gaua, Kabigorrin!

Hilaren 3an izango da martxoko bertso gaua, Irungo Peña karrikako Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, ohitura dugun bezala. Martxoko zitan Egoitz Zelaia hendaiarra, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” oiartzuarra, Mailaen Akizu urretxuarra eta Manex Mujika donostiarra ariko dira bertsotan, guztiak ere Gotzon Aizpiolea irundarraren aginduetara, azken honek hartu baitu martxoko saioko gaiak egin eta saioa aurkezteko ardura. Bertso jarriei dagokienez, Urko Casadorenak entzun ahal izango ditugu, Hendaian bizi, Txingudiko bertso eskolan ari eta Irunabarreko kide dugun lagun astigartarrarenak, hain zuzen ere.

Ikusten duzuen gisan, ordu eta erdi goxo eta entretenigarria igarotzeko osagai guztiak pronto ditugu, honakoan ere. Beraz, badakizue, gerturatu eta eman gozatua zuen zentzuei.

This slideshow requires JavaScript.

Ederra joan zen otsailak 11ko bertso gaua ere! MILA ESKER DENOI!!!

Mila esker bertsolariei, gai jartzaileei, Kabigorriri, tabernariei eta bertaratu zineten guztioi (esker bereziak argazkilariei), beste bertso-gau bat gehiago posible egiteagatik. Bejondaizuela!

This slideshow requires JavaScript.

Alaia Martin eta Julio Soto Landetxako Elatzeta Elkartean

Bertso bazkaria antolatu dute Landetxako Elatzeta Elkartekoek, otsailaren 20rako. Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira bertsotan, eta auzoko seme eta Irunabarreko kide Zuhaitz Olazabalek jarriko dizkie gaiak. 2016ko otsailaren 14an 6 sarrera geratzen ziren oraindik, beraz, animatuz gero, ez galde egin gabe geratu, behintzat! Sarrerak salgai Moskuko Sunbillan eta Landetxako Otazpi tabernetan.

IMG-20160108-WA0000

Bertsotruk: Goierri-Txingudi (2016-02-20)

bertsotruk logoOtsailaren 20an Legorretara goaz, hantxe kantatuko baitugu Txingudikoek eta goierritarrek. Txingudi taldearen izenean Manu Goiogana, Urko Casado eta Aitor Errazkin arituko dira, eta goierritarrenean, aldiz, Aitor Irastorza, Odei Lopez eta Gema Urteaga. Saioa gaueko 22:30etatik aurrera izango da, Legorretako gaztetxean. Irundik edo ingurutik inor animatuz gero, badakizue, gurekin harremanetan jarri eta elkarrekin joango gara, edo Legorretan egin topo.

IMG-20160210-WA0001

 

Hika ikastaroa

Hika Tailerra 2016Irunabarrek eta AEK Irungo euskaltegiak “Hika tailerra, toka eta noka ohitzeko ikastaroa” antolatu dugu, elkarlanean.

Izena emateko epea otsailaren 1ean zabaldu genuen, eta otsailaren 24 bitarte luzatuko. Ikastaroak martxoaren 5etik maiatzaren 28ra iraungo du, eta oporraldiak-oporraldi, 11 saio izango dira guztira, larunbat goizetan, goizeko 9:00etatik 12:00ak bitarte, Irungo Junkal karrikako 22an.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko ikasle bakoitzak 60 € ordaindu beharko ditu. Ikastaro praktikoa izango da, batez ere, Joxan Elosegi eta Aitor Errazkin irundarrek gidatuko dutena, eta euskara batuko eta Irungo eta inguruetako formak eta moldeak ezagutu eta landu ahal izango dira bertan.

Izena emateko, nahikoa da irunhika@gmail.com posta elektroniko helbidera idatzi, izen-abizenak eman eta parte hartzeko asmoa azaltzearekin.

Ikastaroaren gaineko zalantzak argitu eta informazio gehiago behar izanez gero, posta elektroniko helbide bera, irunhika@gmail.com, eta 943 628834 (AEK Irungo euskaltegia) eta 0034 688825429 telefono zenbakiak dituzue.

AEK Irungo euskaltegira bertara ere jo dezakezue informazio eske, baina bulego orduetan, beti ere, Legia karrikako 6.ean.

Eskaintzak jakinmina piztu badizu, ez egin zalantzarik eta animatu!

Hilaren 11n, otsaileko bertso gaua

IMG-20151009-WA0002Santa Ageda bezperan egokitu da otsaileko lehen osteguna, eta, hori dela eta, bigarrenerako egingo dugu guk Kabigorrirako deialdia. Beraz, otsailaren 11rako jarri dugu zita, Kabigorrin bertan, nola ez!, eta 19:30etatik aurrera. Otsaileko bertso gauean Manu Goiogana irundarra, Izarne Zelaia donostiarra, Julen Zelaieta beratarra eta Alaia Martin oiartzuarra ariko dira kantuan, Oihana Aranburu hondarribiarra eta Miren Irigoien oiartzuarraren esanetara. Bestalde, Peio IriarteTxingudiko Bertso Eskolako gazte irundarraren eskutik heldu zaizkigu txanda honetan bertso jarriak, haren berberaren ahotik entzungo ditugunak.

This slideshow requires JavaScript.

Gogoan izan saioa eta gero Kabigorrik aukera paregabea eskaintzen duela bertan afaltzen geratzeko.

Anima zaitezte!

Post Navigation