Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Guri buruz

Kaixo, lagun.

IRUNABAR gara, Irungo bertsoaren bilgunea. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Irunabar, Irungo bertso giroa biziberritzeko asmoz 2007an sortua. Hona gure egiteko nagusiak (egunerokoan, zorionez, beste hainbat sortzen bazaizkigu ere):

  • Txingudiko Bertso Eskola kudeatzea.
  • Ikastetxeei, hezkuntza ez formalaren eremuan, bertsolaritzarekin loturik sortzen zaizkien beharrei erantzutea: bertso eskolak sortu eta kudeatu, bertso saioak antolatu, …
  • Irunen (eta Behe Bidasoan) sortzen diren beharrei erantzutea: bertso saioak antolatzeko laguntza eskaini, bertsolariak bidali…
  • Irunen (eta Behe Bidasoan) bertsolaritzarekin lotuta antolatzen diren ekimen guztien berri ematea. Informazio eguneratua jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat irunabar@gmail.com helbidera.
  • Irungo Bertso Eskolen Eguna antolatzea.

Harremanetarako, irunabar@gmail.com edo 685 72 75 39 telefono zenbakia.

1 thoughts on “Guri buruz

  1. Jean dominique agostini on said:

    Egun on deizuela
    Zuen azken berri ta bertso emailez errezibitzeko dut lotura eginen duzuen espero. Ez bada hola komeni otoi erran ta jarriko nauxu makinakin parez pare.
    Milesker haundi bat

    Atsegin dut

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.