Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the month “azaroa, 2015”

Irunabar, “Euskararen Egunak” ekimenean parte hartzen

Hirugarren urtez jarraian ari gara aurtengoan ere Euskararen Egunak herri ekimenean parte hartzen.

  • Aurtengoan, azaroaren 27an bertso poteoan abiatuko gara Urdanibia plazatik, Auntxa Trikitixa Eskola eta Irungo Musika Eskolakoekin batera, arratsaldeko 19:00etan.
  • Azaroaren 29an, aldiz, Amaia antzokian izango gara, Txorimaloak Soinu Taldeak antolatutako ikuskizun berezian gure aletxoa jartzen, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
  • Eta abenduaren 3an, aldiz, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, Kabigorriko bertso gauak antolatzen.

Batean edo bestean elkar ikusiko dugulakoan,

Segi ongi!

Prentsaurrekoa Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin

Zortzi ikasturte joan dira Irunabarrek Txingudiko bertso eskolaren kudeaketan diharduela, eta aurtengo eskaintza dela eta, prentsaurrekoa deitu zuen joan den ostegunean, azaroak 5, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. Izan ere, 2015-2016 ikasturtea 5 talderekin abiatu dugu, eta lorpen hori jendaurrean jakinarazi beharrekoa dela deliberatu dute. Hainbat komunikabidek jaso zituen prentsaurrekoan Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udaletako ordezkariek zein Irunabarreko kideek esanak.

http://bidasoa.hitza.eus/2015/11/10/txingudi-bertso-eskola-txikitik-handira/

http://bidasoamedia.info/articles/article/hazten-ari-da-txingudi-bertso-eskola/

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/11/10/vecinos/bidasoa-txingudi/txingudin-ere-bertsotan

http://www.diariovasco.com/bidasoa/201511/07/txingudi-bertso-eskolako-bost-20151107011714-v.html

Eta hona, Antxeta irratian 2015-09-21an eskaini genuen elkarrizketa, 2015-2016 ikasturteko izen-emate kanpaina zela eta:

http://antxetamedia.info/recordings/news/txingudi-bertso-eskolak-ikasturte-berria-abiatu-du/

 

 

Azaroak 5, Kabigorriko bertso gaua

Azaroko Kabigorriko bertso gaua hilaren 5ean izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bat-bateko saioan kantari Iñigo Ugarte irundarra, Maider Arregi oñatiarra, Miren Artetxe hendaiarra eta Aimar Karrika auriztarra ariko dira. Gai-jartzaile lanak Zuhaitz Olazabal irundarrak hartuko ditu bere gain, eta saio aurreko bertso jarriak Exteban Martiarena oiartzuarraren eskutik helduko zaizkigu.

This slideshow requires JavaScript.

Anima zaitezte, saioa entzutera lehenik, eta afaltzera saioa eta gero, Kabigorrik aukera paregabea eskaintzen baitu horretarako.

Azaroko protagonisten argazkiekin batera, urriko saioko beste zenbait eskaintzen dizkizuegu, oholtza gainean izan zen giro paregabearen erakusgarri.

This slideshow requires JavaScript.

Post Navigation