Abenduaren 13koa izango da 2018ko azken bertso-gaua, eta boskote mundial batekin emango diogu amaiera urteari: Jon Martin oiartzuarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Maider Arregi oñatiarra, Andoni Zelaia hendaiarra eta Iñigo Ugarte irundarrarekin. Gaiak jartzen Aitor Errazkin irundarra ariko da eta bertso jarriak Adrian Arruti irundarraren eskutik etorriko zaizkigu. Anima zaitezte eta gogoratu Kabigorrik aukera bikaina eskaintzen digula saioaren ondotik afaltzen geratzeko.
Otsailaren 1ean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Manex Agirre aramaioarra, Xabier Sukia oriotarra, Maider Arregi oñatiarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan, Kabigorrin, nola ez, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” oiartzuarraren esanetara guztiak. Bertso jarrien ardura Arkaitz Oiarzabal “Xamoak” berak hartuko du.
Gogoan izan saioa eta gero afaltzen edo mokadu bat egiten geratzeko aukera ezin hobea eskaintzen duela Kabigorrik.
Azaroko Kabigorriko bertso gaua hilaren 5ean izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bat-bateko saioan kantari Iñigo Ugarte irundarra, Maider Arregi oñatiarra, Miren Artetxe hendaiarra eta Aimar Karrika auriztarra ariko dira. Gai-jartzaile lanak Zuhaitz Olazabal irundarrak hartuko ditu bere gain, eta saio aurreko bertso jarriak Exteban Martiarena oiartzuarraren eskutik helduko zaizkigu.
Anima zaitezte, saioa entzutera lehenik, eta afaltzera saioa eta gero, Kabigorrik aukera paregabea eskaintzen baitu horretarako.
Azaroko protagonisten argazkiekin batera, urriko saioko beste zenbait eskaintzen dizkizuegu, oholtza gainean izan zen giro paregabearen erakusgarri.