Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the month “Iraila, 2013”

Kabigorriko ostegunetako bertso-gauak

Hitz hauen bidez abian jarri dugun proiektu baten berri ematea da helburua; Kabigorri elkarteak, eta Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak, elkar-lanean burutuko duten proiektu bat da aurkeztu nahi dizueguna, pretentsio handirik gabekoa, baina, gure bailaran bertsogintza eta euskalgintzari bultzada handia eman nahi diona.

Urte osoan zehar eta hilabeteko lehen ostegunetan Kabigorri ostatuan bertso-saio bat egingo da, non eskualde honetako eta inguruko eskualdeetako jendeak parte hartuko duen. Saioak doanik izango dira, eta 19:30etan izango dute hasiera ordua.

Honen bestez gomitatu nahi zaituztegu proiektu honi hasiera emango dion lehen saiora, Urriaren 3a, osteguna, arratsaldeko 19:30 etan Kabigorri Ostatuan, Irunen;

Bertsolariak Abel Zabala (Irun), Eneritz Zabaleta (Baiona), Eneko Fernandez (Lesaka), eta Alaia Martin (Oiartzun) izango dira, eta gai-jartzaile lanak Egoitz Zelaiak egingo ditu.

Bertan elkartuko garelakoan besarkada bana!

2013-2014 ikasturterako TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO ESKAINTZA

Kaixo, lagun.

Aurten ere, ikasturte berria hastearekin bat, TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO ESKAINTZAren berri ematera gatoz.

18 urte bitartekoentzat:

  • Hasiberri nahiz aurrez arituentzako taldea.
  • Hasiera eguna: irailak 23, astelehena, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, Irungo EKTn (Larretxipi kalea, 12)
  • Irailaren 23an azaltzen diren haur eta familiekin hitzartuko dugu ikasturteko egutegia eta ordutegia.
  • Bertso eskolan izena emateko aukera ikasturte osoan zabalik egongo da.
  • Izen ematea DOHAINIK da.

18 urtetik gorakoentzat:

  • Hasiberri nahiz aurrez arituentzako taldea.
  • Hasiera eguna: irailak 25, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, Irungo EKTn (Larretxipi kalea, 12)
  • Irailaren 25ean azaltzen direnekin hitzartuko dugu ikasturteko egutegia eta ordutegia.
  • Bertso eskolan izena emateko aukera ikasturte osoan zabalik egongo da.
  • Izen ematea DOHAINIK da.

Zalantzak: irunabar@gmail.com eta 685 72 75 39 telefono zenbakian.

ESKERTUKO GENIZUEKE DEIALDIA ZABALTZEN LAGUNDUKO BAZENIGUTE!

Mila esker aldez aurretik!

Irungo Bertso Eskolen II. Eguna. Bideoak

Irungo Bertso Eskolen II. Eguneko (2013-06-15) bideoak blogera ekarriko genituela hitz eman genizuen eta hitza betetzera gatoz. Mila esker bihotz-bihotzez Ola sagardotegira hurbildu zineten guztioi. Datorren urteko ekainean berriz ere bertan topo egingo dugulakoan, goza ezazue aurtengoak eman duena (ber)ikus-entzuten.

Post Navigation