Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the tag “Irun”

Kabigorriko ostegunetako bertso-gauak

Hitz hauen bidez abian jarri dugun proiektu baten berri ematea da helburua; Kabigorri elkarteak, eta Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak, elkar-lanean burutuko duten proiektu bat da aurkeztu nahi dizueguna, pretentsio handirik gabekoa, baina, gure bailaran bertsogintza eta euskalgintzari bultzada handia eman nahi diona.

Urte osoan zehar eta hilabeteko lehen ostegunetan Kabigorri ostatuan bertso-saio bat egingo da, non eskualde honetako eta inguruko eskualdeetako jendeak parte hartuko duen. Saioak doanik izango dira, eta 19:30etan izango dute hasiera ordua.

Honen bestez gomitatu nahi zaituztegu proiektu honi hasiera emango dion lehen saiora, Urriaren 3a, osteguna, arratsaldeko 19:30 etan Kabigorri Ostatuan, Irunen;

Bertsolariak Abel Zabala (Irun), Eneritz Zabaleta (Baiona), Eneko Fernandez (Lesaka), eta Alaia Martin (Oiartzun) izango dira, eta gai-jartzaile lanak Egoitz Zelaiak egingo ditu.

Bertan elkartuko garelakoan besarkada bana!

2013-2014 ikasturterako TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO ESKAINTZA

Kaixo, lagun.

Aurten ere, ikasturte berria hastearekin bat, TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO ESKAINTZAren berri ematera gatoz.

18 urte bitartekoentzat:

  • Hasiberri nahiz aurrez arituentzako taldea.
  • Hasiera eguna: irailak 23, astelehena, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, Irungo EKTn (Larretxipi kalea, 12)
  • Irailaren 23an azaltzen diren haur eta familiekin hitzartuko dugu ikasturteko egutegia eta ordutegia.
  • Bertso eskolan izena emateko aukera ikasturte osoan zabalik egongo da.
  • Izen ematea DOHAINIK da.

18 urtetik gorakoentzat:

  • Hasiberri nahiz aurrez arituentzako taldea.
  • Hasiera eguna: irailak 25, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, Irungo EKTn (Larretxipi kalea, 12)
  • Irailaren 25ean azaltzen direnekin hitzartuko dugu ikasturteko egutegia eta ordutegia.
  • Bertso eskolan izena emateko aukera ikasturte osoan zabalik egongo da.
  • Izen ematea DOHAINIK da.

Zalantzak: irunabar@gmail.com eta 685 72 75 39 telefono zenbakian.

ESKERTUKO GENIZUEKE DEIALDIA ZABALTZEN LAGUNDUKO BAZENIGUTE!

Mila esker aldez aurretik!

Badator UDABERRIZ

Hemen dugu “UDABERRIZ” lana!!

Oraingo honetan lan eta proiektu interesgarri baten aurkezpen ekitaldiaren berri ematera gatozkizue. Auspoa editoriala Xanti Zabala “Lexo” bertsolaria zenaren bertsoetan oinarritutako “UDABERRIZ” lana argitaratzea doa. Lan hori Lexo-ren bertsopaperetatik abiatutako liburu batez eta bat-bateko bertsoetan oinarritutako CD batez osatua dago.

XANTI_1

Aurkezpen ekitaldia martxoaren 27an izango da Lezoko udaletxeko pleno aretoan, 19:30tan hasita. Liburuaren aurkezpenean parte hartuko dute proiektu honetan lan egin duten Peio Esnal eta Nikolas Aldaik besteak beste. Lezoko udaletxeko ordezkariak ere bertan izango dira.

Xanti Zabala “Lexo” Lezo herrian jaio bazen ere, bizitza osoa bertsoaren bueltan igaro ostean (hainbat sari eta aitorpen tarteko), azken urteetan Txingudiko bertso-eskolan berarekin gozatzeko aukera izan genuen, eta argi dago maitasun oso bereziz ikusten dugula lan honen aurkezpena.

Esan beharrik ez dago guztiak gonbidatuak zaudetela aurkezpen ekitaldira, eta ea Xantik merezi bezalako aurkezpena ematen diogun liburuari. Ea bertan elkar ikusteko moduan dugun!!

Kopla berriak gure hiriari jarriak

Baten batek pentsatuko zuen honez gero, eta arrazoiarekin gainera, blog honetan irudi asko baina bertso gutxi dagoela. Bada, post berri honekin arazo horri irtenbidea ematera gatoz. Hona hemen iazko ikasturtean Eguzkitza ikastetxeko bertso eskolakoek Iruni buruz jarritako kopla batzuk, ikastetxeko ikasturte amaierako jaialdian zein Irungo Bertso Eskolen I.go Egunean kantatu zituztenak.

Moskuko bestetako saioa

Joan den abuztuan “Moskuko Bestak” izan dira, eta bertsoak izan du presentziarik, haietan ere. Hilaren 18an, larunbatarekin, bertso poteoa antolatu zuten Egoitz Zelaia, Alaia Martin eta Maddi Ane Txoperenarekin. Biharamunean, aldiz, dagoeneko ohiturazko saio bihurtzen ari den bertso jaialdia izan zen eguerdian. Bertan, Irungo bertso eskolako Aitor Errazkin aritu zen, Amaia Agirre, Xabier Silveira, Egoitz Zelaia eta Sustrai Colinarekin batera. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Moskuko Bestetako antolatzaileei, Irungo bertso eskola kontuan hartzeagatik eta gerora emandako tratu ezin hobeagatik. Bide batez, auzoko jaien antolaketan egiten ari diren lan eskerga txalotu nahi dugu baita ere. Soka luzea ekarriko duen elkarlan oparo baten hasiera izan dadila aurtengoa.

This slideshow requires JavaScript.

Post Navigation