Irungo bertso eskolen VI. eguna
2017ko ekainaren 10ean ospatu genuen Irungo bertso eskolen eguna; seigarrena, honezkero. Beti bezala, Ola sagardotegian egin genuen, eta hemendik eskertu nahi dugu, beste behin ere, Bengoetxeatarren eskuzabaltasuna. 70-80 lagunen bueltan izango ginen Olara bildutakoak, eta azken urteetan ohitura dugun gisan, Auntxa Trikitixa Eskolako lagunek eman zioten irekiera saioari. Zuhaitz Olazabalek egin zituen aurkezle eta gai-jartzaile lanak, eta Txingudiko bertso eskolako 5 taldeetako ikasle eta irakasleak haren aginduetara jarri ziren. Saio polit askoa joan zen aurtengoa ere; zahar eta gazte, guztiek elkarbanatu zuten plaza bera. Saio amaitu ondoren, trasteak jaso eta, urtero bezala, merendu eder bat eginez berdindu genituen urduritasunek hustutako sabelak.
Egun borobila, beraz, 2016-2017 ikasturteari agur esateko.
- Auntxakoak
- Aitor, Egoitz eta Aritz
- Auntxako trikitilariak eta Iñigo
- Auntxa eta musika eskolako trikitilariak
- Zuhaitz eta Iñigo (mila esker gitarra eta guzti animatzeagatik!)
- Hasierako agurrak
- Gaztetxoen taldea
- Familia(k)
- Gaztetxoen taldea
- Abel eta Urko
- Adrian eta Mikel
- Gaztetxoen taldea
- Isasi, Joxe Juan eta Andoni
- Zuhaitz, Xamoa, Aitor eta Egoitz
- Xamoa, Aitor eta Egoitz Auntxakoekin
- Bertso tailerra
- Xamoa, Andoni, Urko eta Egoitz
- Xamoa, Andoni, Urko eta Egoitz
- Familia(k)
Amaitzeko, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu urtengoan ere bertso eskolako ikasle, irakasle, lagun, guraso, familia eta antolatutako saio eta ekitaldietara hurbiltzen den jende guztiari. Eta aurtengoan ere, esker bereziak Iñaki Aranaga trikitilariari. Plazer handiz aritzen gara Irunabarrekook Auntxakoekin elkarlanean, eta oso eskertuta gaude aurtengoan ere ikasturte amaierako festa honetan gurekin batera jarduteko prestutasuna azaldu dutelako. Egia esan, aurten behin baino gehiagotan aritu gara Auntxa Trikitixa Eskola eta Musika Eskolako trikitilariekin elkarlanean, Aranaga irakasle eta eragile nekaezinarekin dugun hartuemanari eskerrak. Bejondeizuela.