Manu Goiogana eta Gemma Urteaga, Irungo Toki Alai Ikastetxean bertsotan
2017ko maiatzaren 18an, bi bertso saio eskaini zituzten Gemma Urteagak eta Manu Goioganak, Irungo Toki Alai ikastetxeko bigarren hezkuntzako hainbat ikasle eta irakasleren gozagarri. Bertsolariak librean aritu ziren, baina aurre egin behar izan zioten baita ere ikasleek prestatutako hainbat gai eta ariketari.