Alaia Martin eta Julio Soto Landetxako Elatzeta Elkartean
Bertso bazkaria antolatu dute Landetxako Elatzeta Elkartekoek, otsailaren 20rako. Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira bertsotan, eta auzoko seme eta Irunabarreko kide Zuhaitz Olazabalek jarriko dizkie gaiak. 2016ko otsailaren 14an 6 sarrera geratzen ziren oraindik, beraz, animatuz gero, ez galde egin gabe geratu, behintzat! Sarrerak salgai Moskuko Sunbillan eta Landetxako Otazpi tabernetan.