Euskararen Egunarekin Txingudi Ikastolan bertso kantari
Manu Goiogana eta Aitor Errazkin irundarrak aritu ziren abenduaren 3an Txingudi Ikastolan bertso kantari. Goizez, DBHko ikasleen aurrean aritu ziren, eta arratsaldez, aldiz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen aurrean. Bi bertso saioetan ikasleek jarritako gai eta ariketak izan zituzten kantagai.