Igauri Lopetegi eta Aitor Tatiegi Txingudi ikastolan bertsotan
Urteak dira Txingudi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle eta irakasleek bertso-saioa antolatzen dutela, Euskararen Egunaren jiran, beti ere. Aurtengoan Igauri Lopetegi irundarra eta Aitor Tatiegi oñatiarra deitu zituzten, eta oso giro ederrean joan omen zen saioa. Eskerrik beroenak Amaia Amostegiri, bidalitako argazkiengatik.
Bejondeizuela guztioi, eta gure arteko harremanari eta elkarlanari dagokionez, urte askotarako izan dadila!


