Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Bertso bazkari musikatua Katean [2024-01-20]

Kaixo, bertsozale:
2024ko Korrika Irundik hasiko dela-eta, Bidasoko AEK eta eskualdeko gainontzeko euskara eta kultura eragileak martxoaren 14ra bitarteko asteak girotzeko lanetan hasi gara.
Testuinguru horrekin, Irunabar, Irungo bertsoaren bilguneko hainbat kidek eta inguru hurbileko lagunek osatu duten halako “bertso-banda”-ren saioa antolatu dute Katea-Landetxako auzo elkartearekin batera. Bertso bazkari musikatua izango da. Bertsolariak (Adrian Arruti, Abel Zabala, Aitor Errazkin eta Manu Goiogana), musikariak (Iban Clemente, Beñat Elosegi, Rafa Rodrigo eta Maddi Sanz), eta guzti horien artean, lokailu lanetan, gai jartzailea (Gotzon Aizpiolea). Horixe da antolatutako menua. Ilbeltzaren 20an izango da, eguerdiko 14:00etan, auzo elkartean. Jatekoa Larrea, hurbileko elikadurak prestatuko du eta sarrerak 15 euroan eskuratu ahal dira, honezkero, Hazia, Depor, Aranaztarra, Nuevo, Otazpi eta Itzala tabernetan (aukera beganoa ere egongo da. Hala nahi izanez gero, idatzi 747425434 telefono zenbakira).

Animatu zaitez!

Single Post Navigation

1 thoughts on “Bertso bazkari musikatua Katean [2024-01-20]

  1. Pingback-a: Bertso-bazkari musikaturako hamar egun baino ez! [2924-01-20] | Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.