Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Ombuaren itzala: Pello Mari Otañori buruzko film bat auzolanean

Bertso-saio berezia antolatu dute elkarlanean Txingudiko bertso eskolako bertso-tailerrak eta Bidasoko EKTk, Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolari handiaren bizitzaren gaineko zinema proiektuaren alde: Ombuaren itzala. Patxi Bisquert da proiektu horren zuzendaria, eta Bisquertek berak emango du auzolanean oinarritu duen egitasmoaren berri, abenduaren 15ean, Irungo EKTn, 19:00etatik aurrera.

Horrez gainera, Otaño, Txirrita eta Lopetegiren bertsoak ezagutzeko eta kantatzeko aukera izango dute arrats-iluntzean zehar bertaratzen diren guztiek, bai proiektuaren aurkezpen saioan (19:00), bai afaritan (21:00). Afaltzen geratu nahi duenak 685 727539 telefono zenbakira idatzita dauka izena emateko aukera (menu “bejeta” eta beganoa erreserbatzeko aukera badago).

Bisquerten “Ombuaren itzala” proiektuaren webgune ofiziala, diru-akarpena egiteko aukera eskaintzen duena:

Proiektuari buruz gehiago jakiteko:

Single Post Navigation

1 thoughts on “Ombuaren itzala: Pello Mari Otañori buruzko film bat auzolanean

  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa on said:

    Kaixo,
    Jasota geratzen da : https://bdb.bertsozale.eus/web/saioa/view_agenda/2023-12-15-irun-berezia

    Milesker informazioaren berri emateagatik!
    Ongi izan !

    Esti Alberdi Burgoa
    [XDZloga]
    T.: (+34) 943 694 277
    T.: (+34) 943 694 129 / Luzapena: 320
    M.:(+34) 747 436 203
    e-posta: e.alberdi@bertsozale.euse.alberdi@bertsozale.eus
    xenpelar@bertsozale.eusxenpelar@bertsozale.eus
    http://www.bertsozale.eushttp://www.bertsozale.eus/
    http://www.bertsoa.eushttp://www.bertsoa.com/
    bdb.bertsozale.eus

    Komunikazio honen edukia eta dokumentazio erantsia konfidentziala da eta hartzaileak bakarrik jaso beharko luke. Indarrean dagoen legeriak debekatu egiten du bertan eskainitako informazioa baimenik gabe erabiltzea. Komunikazioa zuri iritsi bazaizu, baina zu ez bazara hartzailea, mesedez, guri jakinarazi, eta jasotako informazioa ez inori jakinarazi eta suntsitu. Barkatu okerreko email hau jasotzeak eragindako eragozpenak. Zure datuak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen tratamendu-sistemetan sartuta daude. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta datuen portabilitatea eska dezakezu. Zure baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), T. 943694129 – datuenbabesa@bertsozale.eusdatuenbabesa@bertsozale.eus

    Atsegin dut

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.