Urko Casado astigartarra (Txingudiko bertso eskolako kidea), Amaia Agirre billabonatarra, Eli Pagola hernaniarra eta Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra ariko dira kantuan maiatzaren 3ko bertso gauean. Aitor Errazkin irundarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Bat-bateko saioaren aurreko bertsoak Eneko Sanchez Txingudiko bertso eskolako kideak jarriak izango dira. Dena ongi bidean, arratsaldeko 19:30etan emango diogu hasiera saioari, betiko legez.
Ainhoa Agirreazaldegi [Imanol Otegi, Argazki Press]
Eli Pagola (bertsozale.eus)
Amaia Agirre (photo, Bob Edme)
Urko Casado
Gogoan izan Kabigorrik saio ondotik afaltzen geratzeko aukera paregabea eskaintzen duela.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan,
Izan bizkor eta ostegunera arte!