Abiatu ditugu 2018-2019 ikasturteko Kabigorriko bertso gauak
Ederra, osoa eta bizia izan zen joan den urriaren 4an Ibon Ajuriagogeaskoak, Ainhoa Agirreazaldegik, Manex Agirrek eta Egoitz Zelaiak eskaini saioa. Eneko Sanchezek egin zituen gai-jartzaile lanak, eta Aitor Errazkinen eskutik heldu zitzaizkigun bat-bateko saio aurreko bertso jarriak.