Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Txingudi A taldea aurrera, Gipuzkoako Herriarteko Taldekako Txapelketan.

Txingudi A taldeak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final-laurdenetako saioa izan zuen apirilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Hernaniko Milagrosan, bertako Hernani taldearen aurka.

Azkenean, estu-estu, eta talde bien artean oso saio ederra osatu ondotik, Txingudi A taldeak Txapelketan aurrera egitea hobetsi zuten epaileek. Zorionak Igauri, Jon eta Manu! Eta zorte on aurrerantzean!

Saio ostean bertaratu zirenek mokadutxoa egiteko aukera eduki zuten Hernaniko bertso-eskolaren eskutik. Mila esker egindako harreragatik eta hartutako lanarengatik!!

Maiatzaren 16an izango du finalerdietako saioa Txingudi A taldeak, Tolosako Bonberenean, 18:00etan hasita. Bertan, Zumarraga-Urretxu 1 taldekoekin ariko dira kantuan Irunabarreko kideak. Bertan ikusiko dugu elkar!

Single Post Navigation

One thought on “Txingudi A taldea aurrera, Gipuzkoako Herriarteko Taldekako Txapelketan.

  1. Urko Etxebeste's avatarUrko Etxebeste on said:

    Kaixooo!

    Bai, mila esker. Egina genuen albistea jada: https://bidasoa.hitza.eus/2026/04/28/bidasoa-herriarteko-bertsolari-txapelketa/ https://bidasoa.hitza.eus/2026/04/28/bidasoa-herriarteko-bertsolari-txapelketa/

    Astakeriren bat jarri badut, esan lasai asko e!

    Biba zuek! Txingudi txapeldun!

    Aurrera!

    Urko Urko Etxebeste, Oarso Bidasoko Hitzaren zuzendaria uetxebeste@hitza.eus

    Atsegin dut

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.