Hartu Hitzak deituta, bertso bazkaria. 2018-11-10, Bidasoako EKTn (Irun)
Azaroaren 18an Irunen egingo den herri galdeketa antolatzen ari da Hartu Hitza herri-plataforma. Eta galdeketa egunerako 20 egun eskas geratzen den honetan, bertso bazkari baten berri dakarkizuegu. Bidasoako EKT Elkartean izango da, eta bazkaldu eta gero Alaia Martin, Oihana Bartra, Urko Casado eta Aitor Errazkin ariko dira bertsotan, Adrian Arruti gai jartzailearen agindutara. 20 € balio du txartelak, eta Hartu hitza ekimenak, Bidasoako EKTk eta Irunabarrek elkarlanean antolatutako ekimena da.