Bertso-bazkari musikatua, azaroaren 26an, EKTn.
Betti-Gotti Euskara-Kultur Elkarteak bertso-bazkari musikatua antolatu du azaroaren 26rako, EKTn (Larretxipi, 12). Bertsolariak Egoitz Zelaia, Maialen Akizu, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” eta Beñat Gaztelumendi izango dira. Gaiak jartzen, Haritz Casabal arituko da, eta musikari lanetan, Antton Aranburu eta Gari Otamendi.
14:00etatik aurrera izango da bazkaria, eta 18 € balio du sarrera-txartel bakoitzak. Txartelak lortzeko, onena, EKTko WhatsApp taldea erabili edo Betti-Gottiko antolatzaileekin hartu-emanetan jartzea:
- EKTko WhatsApp taldea: 688 69 73 62
- 609 890 830 edo bettigotti@hotmail.com (Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00tara)
Txartelak lortzeko beste bide batzuk:
- EKTko posta elektrnikoa: bidasoakoekt@gmail.com
Menuaren berri ez dugu oraindik, baina guztiok dakizue jakin, goxoa jateaz gainera, ez zaretela goseak geratuko.
Bertso-saioari dagokionez, aurrekari argia duzue IRUNABARek urria hasieran Kabigorrin antolatutako saioa.
Bertso-bazkari musikatu hau IRUNGO EUSKARAREN EGUNAK herri-ekimenaren barruan kokatua dago. Irungo hainbat elkarte eta eragilek osatzen duen egitasmo irekia da Euskararen Egunak delakoa, eta euskararen normalizazio prozesuan eta herriaren berreuskalduntze bidean eragin nahi duten guztiei zabalduta dago.
ANIMA ZAITEZTE!