Manu Goiogana, Irati Alcantarilla eta Julen Olaizola Muaran
Hondarribiko Muara Kultur Elkarteak antolatuta bertso poteoa egingo da otsailaren 28an Muaran bertan. 18:00etan irekiko dituzte ateak eta 18:30ean hasiko da bertso saioa. Bertan Irati Alcantarilla urruñarra, Manu Goiogana irundarra eta Julen Olaizola oreretarra ariko dira kantuan, eta Andde Berasategi hondarribiarrak egingo ditu gai jartzaile lanak.


