Iker Ormazabal “Tturko” eta Igauri Lopetegi bertsotan Otazpiko lehendabiziko hika topaketan
Katea auzoko Otazpi tabernak hika topaketa antolatu zuen 2025eko otsailaren 27an. Bidasoko AEK-ko lagunak aritu ziren topaketa dinamizatzen, Otazpiko sendi osoa tabernari, sukaldari, teknikari eta argazkilari lanetan, eta arratsaldea borobiltzeko, bertso-saioa eskaini zuten Iker Ormazabal “Tturko” hernaniarrak eta Igauri Lopetegi irundarrak.












