2025 honetan ere Moskuko Jaiak egongo dira eta aurten ere, egitarau zabal eta aberats baten baitan, bertso-saioa antolatu du Irunabar, Irungo bertsoaren bilguneak, Moskuko Jai Batzordeko kideekin elkarlanean.
Bertso-saioa, igandean izango da, abuztuaren 17an. Plazan izango da, arratsaldeko 17:30ean. Oinatz Mitxelena gai-jartzailearen esanetara ariko dira kantuan Nerea Elustondo legazpiarra, Irantzu Idoate hazpandarra, Igauri Lopetegi irundarra eta Alaia Martin oiartzuarra.
2024an ere Moskuko jaiak egongo dira eta aurten ere, egitarau zabal eta aberats baten baitan, bertso-saioa antolatu du Irunabar, Irungo bertsoaren bilguneak, Moskuko jai batzordeko kideekin elkarlanean.
Bertso-saioa, ostegunean izango da, abuztuaren 15ean. Plazan izango da, arratsaldeko 19:30ean. Adrian Arruti gai-jartzailearen esanetara ariko dira kantuan Oihana Bartra santutxuarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Libe Goenaga getariarra eta Irantzu Idoate hazpandarra.
Kaixo, bertsozale: 2023an ere Moskuko jaiak egongo dira eta antolatzaileek aukeratutako leloa “Egiten baduzu hozka, gure auzotik ospa” da. Aurten ere, egitarau zabal eta aberats baten baitan, bi bertso-saio antolatu ditu Irunabar, Irungo bertsoaren bilguneak, Moskuko jai batzordeko kideekin elkarlanean: bertso-poteoa eta bertso-saioa.
Bertso-poteoa izango da lehena, abuztuaren 12an, larunbatean, herri-bazkariaren aurretik, eguerdiko 12:30ean, Larragane tabernatik abiatuta. Beñat Gaztelumendi, Irantzu Idoate eta Ekhiñe Zapiain ariko dira auzoko tabernetan barrena kantuan.
Bertso-saioa, berriz, asteartean izango da, abuztuaren 15ean. Plazan izango da, arratsaldeko 17:30ean. Adrian Arruti, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Maddi Ane Txoperena ariko dira kantuan Egoitz Zelaia esanetara.
Aurtengo kartela eta gainontzeko egitaraua:
Abuztuak 11, ostirala
18:00etan: Txosna irekiera eta pregoia.
18:30-20:00: Ibilbide historikoa Mertxe Trantxerekin.
20:15-20:45: Santanin lasterketa.
21:00etan: LUKIEK eta BAD SOUND SYSTEM ETA LAGUNAK.
Abuztuak 12, larunbata
12:30-14:00: Bertso poteoa.
14:00-16:30: Herri bazkaria. Tiketak Moskuko ostatuetan salgai 12 euroan.
16:30-17:30: Bertso poteoa 2.0.
18:00: Pintxada gaua. DJ VIV; S.U.A; SUSTRAI SISTER ETA AMETS; TOXMINA; ETA SELECTOR DON LOOPE.
Abuztuak 13, igandea
12:30: Patata tortilla txapelketa.
17:00-21:00: Artisau eta bigarren eskuko azoka.
18:00-19:00: Bakarrizketa.
22:00: Pestañas postizas SL: ALICIA KISS ETA GARAZI LA FANTASY.
Abuztuak 14, astelehena
15:00-17:30: Mus txapelketa.
18:00: Futbolin txapelketa.
21:00: YOGURINHA BOROVA; OCCHI DI FARFALLA; SOFA; ETA CHULERIA, JODER!.