Euskararen Eguna ospatzen Txingudi Ikastolan
Aurtengoan ere Manu Goiogana eta Aitor Errazkin izan dira Txingudi Ikastolan bertso kantari, Euskararen Egunarekin ohikoa bilakatu den saio berezian. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek prestatzen dituzte saioko gaiak, irakasleen laguntzaz, eta saioa aurkezteko ardura ere ikasleek beraiek hartu ohi dute. Giro ezin hobea izaten da bertan, Aitorrek eta Manuk esan ohi dutenez.
