Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Ikasturte honetan ere bailarako hedabideekin elkarlanean ariko gara

Irunabarren helburuetako bat bertsoa inguruko hainbat txokotara helaraztea ere badenez, badira zenbait ikasturte bailarako hedabideekin elkarlanean ari garela.

Hasi berri dugun 2023/24 hau bosgarren ikasturtea dugu Bidasoko Hitzarekin elkarlanean. Irailean hasi eta ekaina bitarte, hilero, eta hilabeteko azken ostiraletan, Txingudiko bertso-eskoletako kide batek bertso-jarriak argitaratuko ditu aipatutako aldizkariko papereko edizioan, eta egun gutxi batzuk igaro ondoren, eskuragarri izango duzue argitalpen hori bera baita bertsio digitalean ere. Nola ez, Irunabarren webgunera ere ekarriko ditugu bertso horiek guztiak.

Irunero aldizkariarekin hasitako elkarlana oraindik lehenagokoa da. 7. ikasturtez jarraian, Txingudiko bertso-eskoletako kideren baten bertso jarriek argia ikusiko dute hilero. Iruneroren kasuan, hilabete hasieran argitaratuko da elkarlanaren emaitza, eta kasu honetan ere paperezko edizioan zein bertsio digitalean egongo da ikusgai. Ikasturtea urria hasieran hasi eta ekainean amaituko da, eta Iruneroko sorta guztiak ere Irunabarren webgunera ekarriko ditugu.

Horretaz gain, osagarri modura, idatzitako sorta hauek musikatzen direnean ere eskuragarri izango dituzue webguneko argitalpenetan zein Ivoox-eko gure kanalean (harpidetu zaitezte!). Gero eta gehiago zarete elkarlan hauetako bertso-sortaren bat musikatzera animatu zaretenak. Ikasturte honetan ere animatuko bazinate plazer handiz jasoko genituzke zuek musikatu eta kantatutako bertso-sortak irunabar@gmail.com helbidean.

Hona hemen pasa den ikasturtean argitaratu eta musikatutako zenbait bertso-sorta:

  • “50 urte”, Abel Zabala Elizazuk 2022ko abenduan Iruneron argitaratu eta Peio Etxeberriak musikatutako bertso-sorta:
Hemen jaitsi dezakezu
  • “Bi belaun”, Jexuxmari Mendizabal Iraola “Bizargorri”-k 2022ko azaroan Bidasoko Hitzan argitaratu eta Peio Etxeberriak musikatutako bertso-sorta:
Hemen jaitsi dezakezu
  • “Erlauntzan barrena”, Jon Luzuriaga Iurramendik 2023ko martxoan Iruneron argitaratu eta Jone Garmendia Castañosek musikatutako bertso-sorta:
Hemen jaitsi dezakezu

Single Post Navigation

One thought on “Ikasturte honetan ere bailarako hedabideekin elkarlanean ariko gara

  1. Ixiar Eizagirre's avatarIxiar Eizagirre on said:

    Egun on!
    Oso gustora jasotzen dugu egiten duzuen lanaren berri, posta zerrenda honi esker. Milesker!!!

    Bertsoeskola.eus atarian, 3 sorta horiek euren audioekin jartzea gustatuko litzaiguke, gainerako bertso-eskola denentzat eskuragarri egon daitezen, abesteko.
    Horretarako baimenak eskatu nahi nituzke:

    -“50 urte” sorta, Abelek baimena emanda, jarria dugu dagoeneko. Horren audioa ere erabiltzerik genuke? Peio Etxeberriari eskatu behar diogu horretarako baimena? Hala bada, kontaktua emango?
    -“Bi belaun” eta “Erlauntzan barrena” sortak baliatzeko, bertsolarien eta musikarien baimena nahi genuke. Euren kontaktuak pasatzerik? Jexuxmari Mendizabal, Jon Luzuriaga, Jone Garmendia.

    MILA ESKER eta ikasturte ederra izan!
    ixiar

    Ixiar Eizagirre Kerejeta

    Hezkuntza

    [cid:image001.jpg@01D07C39.88AA32E0]

    Kale Nagusia, 70
    20150 Villabona
    T.: +34 943 694 129
    M.: +34 688 643 608
    i.eizagirre@bertsozale.eusi.eizagirre@bertsozale.eus
    http://www.bertsozale.eushttp://www.bertsozale.eus/
    http://www.mintzola.eushttp://www.mintzola.com/
    http://www.bertsoa.eushttp://www.bertsoa.com/

    http://www.facebook.com/bertsozale.elkartea [twitter] http://www.twitter.com/bertsozale [email] i.eizagirre@bertsozale.eus

    Komunikazio honen edukia eta dokumentazio erantsia konfidentziala da eta hartzaileak bakarrik jaso beharko luke. Indarrean dagoen legeriak debekatu egiten du bertan eskainitako informazioa baimenik gabe erabiltzea. Komunikazioa zuri iritsi bazaizu, baina zu ez bazara hartzailea, mesedez, guri jakinarazi, eta jasotako informazioa ez inori jakinarazi eta suntsitu. Barkatu okerreko email hau jasotzeak eragindako eragozpenak. Zure datuak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen tratamendu-sistemetan sartuta daude. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta datuen portabilitatea eska dezakezu. Zure baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), T. 943694129 – bertsozale@bertsozale.eusbertsozale@bertsozale.eus

    Atsegin dut

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.