Gogoan izan zabalik dela Txingudiko bertso-eskoletan izena emateko epea. Urriarekin batera ekingo diogu 2023-2024 ikasturteari.
Bertsolaritzaren alderdi “guztiak” lantzeko moduko taldeak ditugu gurean: bat-batean aritzeko, aritzen ikasteko, trebatzeko, idatzizkorako, eskualdean bertsolaritza sustatzeko…
Adinari dagokionez ere mugarik ez dugu: gaztetxo, nerabe, heldu, zahar… Guztiontzat bada tokia Txingudiko bertso-eskolan.
Beraz, edozein dela ere bertsolaritzara hurbiltzeko buruan duzu(e)n manera, ez izan zalantzarik, eta idatzi irunabar@gmail.com helbide elektronikora. Gu geu jarriko gara zu(r)ekin harremanetan, eta hitz egingo dugu.
Bide batez, asko eskertuko genizu(e)ke gure eskaintzaren berri zabaltzen lagunduko bazenigu(te). Urriaren hasieran nahi genuke martxan hasi. Gainean ditugu, hortaz, izena-emateko azken egunak.
Anima zaitez(te), eta animatu ingurukoak ere.
