Txingudiko bertso-eskolak: 2024-2025 ikasturtea. Izen-ematea abian.
Azken ikasturteetan bezalaxe, datorrenean ere hainbat talde izango dira Txingudiko bertso-eskolan, 2024ko urritik aurrera: haur, nerabe eta gazteentzako bertso-eskolak, hasiberrientzako bertso-eskolak, bertso-tailerra, bat-bateko jardunerako taldeak, …
Izena emateko, edo informazioa behar baduzu, idatzi lasai asko irunabar@gmail.com posta elektronikora eta gu geu jarriko gara zuekin harremanetan.
Anima zaitezte eta zabaldu mezua.


