Lopetegi oroitzeko kantaldiak harrera ezin hobea. Eskerrik asko guztioi. Orain kantu bazkariaren txanda (2025-05-31)
Joan den apirilaren 13an jendeak estu moldatu behar izan zuen Irunabarrek Joxe Mari Lopetegi oroitu eta omentzeko Bidasoako EKTn antolatu zuen kantaldian. Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Txingudiko bertso-eskolako bertso-tailerraren, Irunabarren eta Lopetegiren ondorengoen partez, modu batera zein bestera kantaldian parte hartu zenuten guzti-guztioi.

Orain kantu bazkari herrikoiaren txanda da. Irungo Atsegiñan antolatu dugu maiatzaren 31rako, larunbatarekin, eta laster zabalduko dugu kartela. Animatuko ahal zarete! Bien bitartean, joan den apirilaren 13ko kantaldiko irudi batzuk hementxe:






























Azkenik, horra Joxan Elosegik beti bezain fin eta eskuzabal ikus-entzule guztientzat apailatutako liburuxka.
