Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the tag “Aitor Errazkin”

Talaia Bordariko ikasturte amaierako bertso jaialdia

Ekainaren lehendabiziko egunarekin Hondarribiako Talaia Bordari ikastetxekoek ikasturte amaierako festa antulatu zuten, baita ondo ospatu ere. Bordariko bertso eskolako kideek, Julen Enparanek, Peru Txintxurretak eta Unai Seisesek saio gogoangarria eskaini zuten ikaskide, irakasle eta gurasoen gozamenerako. Seises-Furundarena sendiari esker eskuratu dugu honako grabaketa. Mila esker Seises-Furundarenatarrei, Talaia Bordari ikastetxeari arazo teknikoak konpontzeagatik eta bertaratu zineten guztiok erakutsi zenuten errespetuzko jarrera eredugarriarengatik.

Gustuko izango duzuelakoan, bejondeizuela!

Korrika Txikirako bertsoak

Honako bideoa Txingudi Ikastolako bertso eskolako kideak joan den martxoan ospatu zuten Korrika Txikirako bertsoak entseatzen harrapatu genituenekoa da. Jakin badakigu, idazkaritzako mikrofonotik kantatu eta lau haizetara zabaldu zituztela gero, Korrika Txiki egunean bertan. Zorionak ekipo. Zoragarriak zarete. Bestalde, grabazio honek sorpresa txiki bat dakar, bukaera aldera edo. Ezin dugu besterik esan. Zeuek ikustea onena. Laster arte.

Harri batez bi txori (KORRIKA badator!!!)

Santa Ageda bezpera ia oharkabean pasa da Talaiako Bertso Eskolan. Bezperan bertso eskolarik izan ez genuenez, biharamunean kunplitu dugu ohiturarekin, baita modu originalean kunplitu ere!

Hendaiako mediatekan bertso kantari

2013ko urtarrilaren 26an, larunbatarekin, Txingudiko bertso eskolako Egoitz Zelaia, Manu Goiogana eta Aitor Errazkin Hendaiako Mediatekan izan ziren bertso kantari, euskarazko materialari eskaini zaion gela berriaren inaugurazioan.

Egoitz, Manu eta Aitor

DSC_0020

DSC_0021

Talaiako bertso eskolakoen gabonetako bertsoak!

Barkatu atzerapena laukote. Berandu xamar editatu ditugu, baina hemen daude!
Orain, bertso sortak bukatzera. Lan asko dugu aurretik baina lasai, ederki ari zarete eta!
Animo!

Txingudi ikastolaren 50. urteurreneko bertsoa

Olentzero – Txingudi ikastola

Gabonak iristearekin batera lana pilatzen zaie Txingudi ikastolako ikasleei. Koplak eta bertsoak sortu behar izaten dituzte idazkaritzako olentzeroari kantatzera joateko, eta baita gabon gauean etxez-etxe kantari ibili ahal izateko ere… Hona hemen, bertso eskolan prestatutakoak.

“Bidasoan bertsoa sendotzen ari da…”

“Bidasoan bertsoa sendotzen ari da…” izan zen Oiartzun aldetik jasotako puntua, Euskadi Irratiko “bederatzikoa” osatzeko. Hona erantzuna eta ariketari emandako segida, Xanti Zabala “Lexo” bertsolaria zena gogoan.

“Hitza Jolas” irratsaioko “bederatzikoa” Irunera iritsi da

Hitza Jolas irratsaioaren zale bazarete, jakingo duzue bederatzikoa Irunera iritsi dela, Irungo helduen bertso eskolan irakasle lanetan dabilen Exteban Martiarena oiartzuarraren ahotik. Mila esker, Exte, gurekin gogoratzeagatik. Datorren igandean jasoko duzu erantzuna!

Kopla berriak Behobia-Donostia lasterketari jarriak

Hondarribiko Talaia bertso eskolan ohikoa bilakatu den ariketa duzue hau: arbel txurian ezer marraztu nahi duen harek, kopletan esan behar du lehenik.

Post Navigation