Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Irati bigarren izan da Zuberoa, Behe Nafarroa, eta Lapurdiko Eskolartekoan

Naia Etxeberri erabaki dute garaile, larunbatean, Hazparnen egin den Xilabako Eskolarteko Txapelketan. Oso tarte txikia izan da lehen bi sailkatuen artean, eta Iratik bakarkako lanean eginiko poto batek, balantza Naiaren aldera eraman du.
Azken laukora sailkatu diren Josu Txoperena eta Asier Arbelaitz hendaiarren lana ere aipatzekoa izan da. Lauak lapurtarrak izaki, lehen biek soilik lortu dute, Saran, ekainaren 8an, egingo den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako txartela.

Zorionak, Irati!

 

Single Post Navigation

One thought on “Irati bigarren izan da Zuberoa, Behe Nafarroa, eta Lapurdiko Eskolartekoan

  1. Pingback-a: 2019a oparo joan da | Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.