Ekaineko bertso gaua [2019-06-06]
Kaixo bertsozale:
Ikasturtea bere amaierara heltzear da; badator ekaineko Kabigorriko bertso-gaua, ikasturte honetan egingo dugun azkena. Ekainaren 6an izango da, 19:30ean hasita.
Atxikitako kartelean ikus dezakezuen bezala, Irati Alcantarilla urruñarra, Miren Artetxe hendaiarra, Alaia Martin oiartzuarra eta Nerea Ibarzabal markinarra izango dira kantuan. Egoitz Zelaia hendaiarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak, eta Garbiñe Beraetxeren eskutik helduko zaizkigu hileko bertso jarriak.
Gogoan izan Kabigorrik afaltzeko aukera bikaina eskaintzen digula.
Anima zaitezte!