Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Hemen da 2019-2020 ikasturteko lehen Kabigorriko bertso-gaua [2019-10-03]

Kaixo bertsozale.

Hasi dugu, dagoeneko, 2019-2020 ikasturtea eta Kabigorriko bertso-gaua ere hemen da.

Zazpigarren ikasturtea izango da aurtengoa eta ohiko egitura mantenduko dugu aurten ere.

Lehen bertso-gauari urriaren 3an, ostegunean, ekingo diogu 19:30etatik aurrera. Bertsotan arituko dira Aitor Errazkin irundarra, Iñigo Izagirre itziartarra, Maddi Ane Txoperena hendaiarra eta Maindi Murua azkaindarra. Saioa Egoitz Zelaia hendaiarraren gidaritzapean egongo da eta bertso jarrien ardura Abel Zabala irundarrarena izango da.

Gogoan izan Kabigorrik aukera ezin hobea eskaintzen duela behin saioa amaituta afaltzen geratzeko ere.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!

 

Single Post Navigation

One thought on “Hemen da 2019-2020 ikasturteko lehen Kabigorriko bertso-gaua [2019-10-03]

  1. Kaixo,

    ostegun honetan liburuaren aurkezpena eginen dut Hondarribian eta ezin… baina bertso-tailerrean izena eman nahiko nuke…
    Eskerrik asko
    Ainara
    ________________________________
    Nork: Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea
    Bidaltze-data: 2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena 10:37
    Nori: xorinokantharia@hotmail.com
    Gaia: [Posta berria] Hemen da 2019-2020 ikasturteko lehen Kabigorriko bertso-gaua [2019-10-03]

    Irunabar posted: “Kaixo bertsozale. Hasi dugu, dagoeneko, 2019-2020 ikasturtea eta Kabigorriko bertso-gaua ere hemen da. Zazpigarren ikasturtea izango da aurtengoa eta ohiko egitura mantenduko dugu aurten ere. Lehen bertso-gauari urriaren 3an, ostegunean, ekingo d”

    Atsegin dut

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.