Gipuzkoako Herriarteko Taldekako Txapelketa dela eta, bertso-saioa izan zen atzo Kabigorrin. Txingudi A eta Xenpelar taldeko bertsolariak aritu ziren buruz buru, Jon Cia gai-jartzailearen agindupean. Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi, eta esker mila bihotzez, beste behin ere, Kabigorriko bazkide eta langileoi. Maider Ugarte eta Uxue Kriado arduratu ziren saioko irudiak biltzeaz, eta Xabi Maiak ere bidali dizkigu bereak. Eskerrik beroenak, zuoi hiruroi ere.
Haritz Casabalek, Aitzol Astigarragak eta Aitor Errazkinek egin zituzten epaile lanak, eta haien erabakiaren arabera, Txingudi A izan zen garaile.
Dagoeneko abian da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa. Kabigorriko lehen bertso-saioa izan genuen otsailaren 19an eta, orain, bigarren bertso-saioa ere hemen dugu.
Kabigorriko bigarren saioari martxoaren 12an, ostegunean, ekingo diogu eta 19:30ean hasiko da. Bertsotan, Irungo Txingudi A eta Oreretako Xenpelar taldeak arituko dira. Kantuan Igauri Lopetegi Amostegi, Manu Goiogana Bengoetxea, Jon Luzuriaga Iurramendi, Inge Mitxelena, Aiora Gonzalez, Eider Puy eta Emaitz Murua ariko dira, gai jartzen, berriz, Unai Elizasu.
Gogoan izan Kabigorrik aukera ezin hobea eskaintzen duela behin saioa amaituta afaltzen geratzeko ere. Horretarako, ordea, astelehenerako ohartarazi beharko du interesa duenak.
Alde batetik, iluntzeko 20:00etan hasiko Donostiako Bilintxi eta Txingudi A taldeen arteko saioa. Kantuan Igauri Lopetegi Amostegi, Jon Luzuriaga Iurramendi, Manu Goiogana Bengoetxea, Andoni Otamendi, Andoitz Urdapilleta, Asier Ibarguren eta Todor Azurtza ariko dira. Donostiako Ikatz kaleko Arrano Beltza Euskal Tokian izango da saioa.
Bestetik, ordu erdi beranduago, iluntzeko 20:30ean hasiko da Añorga eta Txingudi B taldeak elkartuko dituen afaria. Afalostean izango da bertso-saioa. Bertsotan Adrian Arruti Bernadet, Abel Zabala Elizazu, Iñigo Ugarte Azurmendi, Iñaki Gartziandia, Unai Gaztelumendi, Olatz Arrieta, Jon Altuna eta Harri Agirresarobe ariko dira. Errekaldeko elkartean izango dira aipatutako afaria eta saioa.
Batean ala bestean elkartuko garelakoan, segi bertsoez disfrutatzen.
Badator Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa, eta 2017ko hartan bezala, Txingudi A eta Txingudi B taldeak osatu ditugu eskualdean, txapelketan parte hartzeko.
Txapelketak hainbat fase izango ditu, eta eskualdeka antolatzea erabaki duten lehendabiziko honetan, talde bakoitzak bi saiotan kantatu beharko du.
Txingudi A taldearen lehen faseko saioak
Martxoak 12 > Txingudi A vs. Xenpelar (Orereta) > 19:30ean Kabigorrin (Irun) > [ Oroitzapenen kutxa [1] [2] [3] ]
Martxoak 6 > Bilintxi (Donostia) vs. Txingudi A > 20:00etan (Donostian)
Txingudi B taldearen lehen faseko saioak
Otsailak 19 > Txingudi B vs. Basandrik (Oiartzun) > 19:30ean Kabigorrin (Irun) > [ Oroitzapenen kutxa [1] [2] [3] ]
Martxoak 6 > Añorga vs. Txingudi B > (ordutegia zehazteke) (Añorgan)
Taldeen osaera:
Txingudi A: Igauri Lopetegi Amostegi (bertsolaria) Jon Luzuriaga Iurramendi (bertsolaria) Manu Goiogana Bengoetxea (bertsolaria) Jon Cia Insausti (gai-jartzailea) Aitor Errazkin Vicente (epailea)
Txingudi B: Abel Zabala Elizazu (bertsolaria) Adrian Arruti Bernadet (bertsolaria) Iñigo Ugarte Azurmendi (bertsolaria) Andde Berasategi Goñi (gai-jartzailea) Zuhaitz Olazabal Susperregi (epailea)
1) Bertso berriak idatzi nahian zeri idatzi enekin. Holakoetan sarri moldatu ohi naiz umorearekin. Espero gabe atera diot ahal bezainbeste etekin, hona sorta bat zazpi bertso ta hiruzpalau txisterekin:
2) Animalia bat bizi dena lurpean bost metrotara harriak jaten abiatzen du aldiro bere horzkada. Pentsatu eta esaidazue, izena nola dauka, ba? Aski errexa da erantzuna: bada, “Harrijalea” da!
3) Pilotalekuan ibiltzeko ohiturako lagun batzuk, batak bestea xaxatzen zuen: “Bi albiste entzun ditut, bat ona eta beste bat txarra ongi entzun itzazu zuk, Itxoin ezazu pixka batean orain esango dizkizut.”
4) “Albiste ona zeruan ere frontoi batzuk badirela.” Eta besteak: “joe, hori da hori albiste itzela!” Lehenak berriz erantzun zion, irri batekin bezela: “Bai, ta txarra da larunbat hontan jokatzekoa zarela…”
5) Behinola zepo bat erostea zuen haur batek enkargu, denda batera joan zen pentsatuz “zepoak hemen behar du!” “-Eman zepo bat, agudo, trena hartzeko nabil berandu” Ta dendariak erantzun zion: “Hain handirik ez daukagu.”
6) Orain hausnartuz, ai, gure Newton! Ta ai, bere grabitate! Pentsa zulo bat egin ezkero hemendik Txinara arte, Lurra planetak egingo balu zulo hori bere parte, handik harri bat bota ezkero zer gertatuko litzake?
7) Harriak Lurra planeta pasa edo erdian mantendu? Newtonen lege handi horiek baldin badira eredu… Erantzun onik ezin ordea inola ere zuzendu, zeren bost metro egindakoan Harrijaleak jaten du.
Irunabarren, bat-bateko bertsoez gain bertso idatziek ere garrantzia handia dute, bertsolaritza eta bertso-jarriak inguruko hainbat txokotara helarazi asmoz, badira zenbait ikasturte bailarako hedabideekin elkarlanean ari garela.
Hasi berri dugun 2025/26 hau bederatzigarren ikasturtea dugu Irunerorekin elkarlanean. Urrian hasi eta ekaina bitarte, hilero, hilabete hasieran, Txingudiko bertso-eskoletako kide batek bertso-jarriak argitaratuko ditu aipatutako aldizkariko papereko edizioan, eta egun gutxi batzuk igaro ondoren, eskuragarri izango duzue argitalpen hori bera baita bertsio digitalean ere. Nola ez, Irunabarren webgunera ere ekarriko ditugu bertso horiek guztiak.
Bestalde, zazpigarren ikasturtea osatuko dugu Bidasoko Hitzarekin elkarlanean. Txingudiko bertso-eskoletako kideren baten bertso-jarriek argia ikusiko dute, irailetik hasi eta ekaina bitarte, hilabeteko azken ostiraletan. Kasu honetan ere paperezko edizioan zein bertsio digitalean egongo da ikusgai eta Hitzako sorta guztiak ere Irunabarren webgunera ekarriko ditugu.
Horretaz gain, osagarri modura, idatzitako sorta hauek musikatzen direnean ere eskuragarri izango dituzue webguneko argitalpenetan zein Ivoox-eko gure kanalean (harpidetu zaitezte!). Gero eta gehiago zarete elkarlan hauetako bertso-sortaren bat musikatzera animatu zaretenak. Ikasturte honetan ere animatuko bazinate plazer handiz jasoko genituzke zuek musikatu eta kantatutako bertso-sortak irunabar@gmail.com helbidean.
Hona hemen pasa den ikasturtean argitaratu eta musikatutako zenbait bertso-sorta:
“Madraí amach!” Beñat Elosegi Ortiz de Zaratek 2025eko apirilean Iruneron argitaratu eta Beñatek berak musikatutako bertso-sorta:
“Ikaztegietatik Irunabarreara”, Jon Luzuriaga Iurramendik 2024ko urrian Iruneron argitaratu eta Jone Garmendia eta Jonek berak musikatutako bertso-sorta:
2025 honetan ere Moskuko Jaiak egongo dira eta aurten ere, egitarau zabal eta aberats baten baitan, bertso-saioa antolatu du Irunabar, Irungo bertsoaren bilguneak, Moskuko Jai Batzordeko kideekin elkarlanean.
Bertso-saioa, igandean izango da, abuztuaren 17an. Plazan izango da, arratsaldeko 17:30ean. Oinatz Mitxelena gai-jartzailearen esanetara ariko dira kantuan Nerea Elustondo legazpiarra, Irantzu Idoate hazpandarra, Igauri Lopetegi irundarra eta Alaia Martin oiartzuarra.
Hezkuntza arautuko bertso-eskolei bukaera emateko motibazio bertso-saioak antolatu dituzte eskualdeko eta inguruko hainbat ikastetxetan. Lehen hezkuntzako gazteei bertsolaritza gerturatzeko eta inguruan bertsoa sustatzeko ekimena da; horrez gain, interesa duen orok, datorren ikasturtean, Irunabarreko bertso-eskoletako ateak zabalik izango dituela esateko ere baliatu dute. Besteak beste, Txingudi Ikastolan Irunabarrko Igauri Lopetiegi eta Iker Ormazabal Tturko aritu ziren kantuan; Orereta Ikastolan Irunabarreko Jon Luzuriaga eta Emaitz Murua eta Dunboa ikastetxean Jon Luzuriaga eta Igauri Lopetegi aritu ziren Iker Ormazabal Tturkoren gidaritzapean.
Aurtengoen faltan, hona hemen aurreko urteetako argazki pare bat, Igauri Lopetegik eta Urko Arregik Txingudin egindako motibazio saiokoak, hain zuzen.
50 lagun pasatxo bildu ginen 2025eko maiatzaren azken egunean Irungo Atsegiñara, bazkaria egin eta Joxe Mari Lopetegi zenaren jaiotzaren 150. urteurrena haren bertsoak kantatuz ospatzera. Eloi Lopetegik eta bere ingurutxoak primerako otordua prestatu zuten bertan bildu ginen guztion gozagarri, Igauri Lopetegi eta Jon Luzuriaga bertsotan aritu ziren bat-batean, eta plater eta plater artean Joxe Mariren bertsoak kantatu genituen guztiok aho batez, Iker Gomez errenteriarraren soinu txikiaren laguntzaz. Hona hemen Joxan Elosegik Atsegiñako bertso kantu bazkarirako ere, beti bezain eskuzabal eta fin apailatutako liburuxka.
Egun ederra igaro genuen. Eskerrik asko Atsegiña, eskerrik asko Bidasoko AEK Irungo euskaltegia, eskerrik asko Lopetegitarrei, argazkiak bidali dizkiguzuenoi ere bai, eta eskerrik asko, bereziki, bertaratutako guzti-guztioi. Hurrengora arte.
1) Nere sentimendua nahi dut deklaratu: karrera bukatu dut hau ezin ukatu. Nahiz azkezneko txanpa pixka bat kostatu, bukatu izana ez dut aski ospatu.
2) 2008an lehen notizia, 40etakoa gogorra, bizia… Halakoez beterik daukagu bizia, adin honek ere du berezko krisia.
3) Euskal filologia ahalik errazen gainditzeko aukera aski ederra zen. Baina egindakoa hobeki pentsatzen karreran karrerarik ez da ateratzen.
4) Klasera joan gabe ez bertan, ez online, estudiatzen nuen aprobatzeko lain. Karrera bukatzeak lana dauka ordain. Ze ongi bizi nintzen oroitzen naiz orain!
5) Etxe aski ederra da gurasoena, gurasoena dela, hori du problema. Behin eskatzen hasita, ez al da onena bakoitzarentzat etxe bat norberarena?
6) 8 orduko lana nahiz ez den etekin, konformatu beharko horrenbesterekin. Nere gustua zein den nik ere ez nekin: Jubilatu nadila 40 urtekin!