Bertsotuk: Legorretako saioa (2016ko otsailak 20)
Otsailaren 20an, Legorretako gaztetxean kantatu zuten Manu Goioganak, Urko Casadok eta Aitor Errazkinek, Txingudiko Bertso Eskolakoak, hirurak. Goierritik Aitor Irastorza, Gema Urteaga eta Odei Lopez aritu ziren. Gureak aski pozik itzuli ziren, bai Odeiek soziedadean prestatutako afari goxoagatik, bai harrera egin zietenekin eta kantulagun izan zituztenekin primeran moldatu zirelako ere. Irunabarrek oso balorazio positiboa egin du Bertsotruk ekimenak orain artean emandakoaz.

Otsailaren 20an Legorretara goaz, hantxe kantatuko baitugu Txingudikoek eta goierritarrek. Txingudi taldearen izenean Manu Goiogana, Urko Casado eta Aitor Errazkin arituko dira, eta goierritarrenean, aldiz, Aitor Irastorza, Odei Lopez eta Gema Urteaga. Saioa gaueko 22:30etatik aurrera izango da, Legorretako gaztetxean. Irundik edo ingurutik inor animatuz gero, badakizue, gurekin harremanetan jarri eta elkarrekin joango gara, edo Legorretan egin topo.
