Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

M-28, egun betea Donostian eta Añorgan. Txingudi A taldea aurrera, Gipuzkoako Herriarteko Taldekako Txapelketan.

Txingudi A taldeak Gipuzkoako Herriarteko Taldekako Txapelketako saioa izan zuen martxoaren 28an, goizeko 11:00etan, Donostiako Guardetxean, bertako Bilintxi taldearen aurka.

Horren ondotik, Balantxa donostiarren eta Basandrik oiartzuarren arteko norgehiagoka izan zen, 12:30ean hasita, eta Balantxakoek egin zuten aurrera. Saio eder askoak izan ziren goizeko biak ala biak. Bertsolari guzti guztiek kantatu zituzten ale gogoangarriak.

Horiek horrela, Balantxa eta Txingudi A taldeek egin zuten aurrera, eta arratsaldeko 19:30ean Añorgako zineman jokatzekoa zen “Eskualdeko” finalerako sailkatu. Finalean, estu-estu, eta talde bien artean oso saio ederra osatu ondotik, Txingudi A taldeak Txapelketan aurrera egitea hobetsi zuten epaileek. Zorionak Igauri, Jon eta Manu! Eta zorte on aurrerantzean!

Eskerrik asko bihotz-bihotzez Txapelketa honen lehendabiziko fasean zehar talde guziek zuon herrietan egin diguzuen harreragatik, eta bereziki, Bilintxi eta Balantxakoei; inor gutxi izan da orain arte gurekin zuek bezain eskuzabal. Eskerrik asko beste behin ere eta sarri arte; laster izango dugu elkarren berri.

Eta amaitzeko, eskerrik asko zeuri ere, Abel, egun guztian zehar argazkiak biltzen aritzeagatik. Bejondeizula.

Single Post Navigation

One thought on “M-28, egun betea Donostian eta Añorgan. Txingudi A taldea aurrera, Gipuzkoako Herriarteko Taldekako Txapelketan.

  1. Pingback-a: Txingudi A taldea Oarso-Bidasoa-Donostia eskualdeko txapeldun Gipuzkoako Herriartekoan – Irunero

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.