Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the category “Berriak”

Manu Goioganak 2. saria lortu du XVIII. San Andres Bertso Paper Lehiaketan

Manu Goiogana irundarrak 2. saria lortu du berriki XVIII. San Andres Bertso Paper Lehiaketan, “ammma, ammaaa!…” izeneko bertso sortarekin. Zorionak Manu!

59115_527044553974035_1679896409_n

Euskararen astea Irunen

Abenduaren 3a, astelehena, euskararen nazioarteko eguna da. Aurreko astebururako, ekitaldi mordoa antolatu du Irungo elkarte desberdinetako jende multzo batek. Antolatutako ekitaldien artean, abenduaren 2ko BERTSO SAIOA duzue. Bertan, Irungo bertso eskolako bi kidek kantatuko dute: Manu Goioganak eta Iñigo Ugartek.

Anima zaitezte ekimenetan parte hartzera!

Txingudiko bertso eskolakoak “Olagarro”ren 20. urteurrenean kantari

Txingudiko bertso eskolako Abel Zabala, Iñigo Ugarte eta Aitor Errazkin Hondarribiko Olagarro elkartearen 20. urteurrenean aritu ziren kantari, urriaren 27an. Olagarrokoek oroigarri bana eman zieten bertsotan aritu ziren hiru lagunei.

OLAGARROKO SAIOA

OLAGARRO

Egin zaitez blog honen jarraitzaile

Gure blog honetan zintzilikatzen ditugun berri guztiak zuen posta elektronikoan jaso nahi baldin badituzue, eta hartara, eduki guztiak bistaratzeko aukera egokienaren jabe egin, erne. Blogaren behekaldean, eskuin aldean hain zuzen ere, bada “Follow” dioen erlaitza bat. Haren gainean “klik” egin eta zuen posta elektronikoaren helbidea idatzi behar duzue. Kitto.

Izan ongi,

This slideshow requires JavaScript.

Bertso eskolak Irunen. Izena eman!

2012-2013 ikasturtean ere, bertso eskolak izango dira Irunen, adin guztietako haur eta helduentzat. Izena emateko edo zalantzak argitzeko, lasai idatzi irunabar@gmail.com helbidera edo 685 72 75 39 telefono zenbakira hots egin eta Aitorrengatik galdetu.

Izen emate epea irailaren 24 arte egongo da zabalik, eta ordura arte izena eman dutenekin hitzartuko dira egutegi eta ordutegiak. Lehen bilera eguna, iazko martxari eutsiz, urriaren 3an egingo dugu, arratsaldeko 18:30etan, EKTn. Urtero bezala, ikasturte guztian zehar ere izango da izena emateko aukerarik, baina ordurako egutegia eta ordutegiak finkaturik egoten dira, noski.

Besterik ez. Anima zaitezte!

Manu Goiogana irundarra Zarauzko Lizardi sariketako finalean!

2012ko irailaren 7an jokatuko da Zarauzko Lizardi sariketako finala, gaueko 22:00etan, Zarauzko Zinema pilotalekuan. Aurtengoa, XXXVI. Edizioa izango da, eta hantxe izango da Manu Goiogana bertsolari irundarra, finalerako txartela joan den osteguneko kanporaketan bigarren postuan sailkatuta lortu zuelarik. Zorte on, Manu!

Irungo Bertso Eskolen I. Eguna

2012ko ekainaren 9an antolatu genuen Irungo Bertso Eskolen I. Eguna, Irungo Ola sagardotegian. Bertan aritu ziren bertsotan Irungo helduen taldekoak eta Eguzkitza (Irun), Talaia (Hondarribia) eta Txingudi (Irun) ikastetxeetako haurrak, 60 entzule ingururen gozamenerako.
Arratsalde borobila.
Egun hartako irudiak edo bideoak baldin badituzue, bidali eta hementxe publikatuko ditugu.

This slideshow requires JavaScript.

Kaixo denoi!

Irunabarrekook blog berri honi hasiera eman diogu gertuko zein urrutiko bazterretan gure berri zabaldu asmoz.

Gustuko izango duzuelakoan, ongi etorri guztioi.

Post Navigation