Bertso eskolak Irunen. Izena eman!
2012-2013 ikasturtean ere, bertso eskolak izango dira Irunen, adin guztietako haur eta helduentzat. Izena emateko edo zalantzak argitzeko, lasai idatzi irunabar@gmail.com helbidera edo 685 72 75 39 telefono zenbakira hots egin eta Aitorrengatik galdetu.
Izen emate epea irailaren 24 arte egongo da zabalik, eta ordura arte izena eman dutenekin hitzartuko dira egutegi eta ordutegiak. Lehen bilera eguna, iazko martxari eutsiz, urriaren 3an egingo dugu, arratsaldeko 18:30etan, EKTn. Urtero bezala, ikasturte guztian zehar ere izango da izena emateko aukerarik, baina ordurako egutegia eta ordutegiak finkaturik egoten dira, noski.
Besterik ez. Anima zaitezte!
Ederra iragarkia!!
Atsegin dutAtsegin dut
Opilako txitoa ere bertsoeskolan.
Atsegin dutAtsegin dut
Opilako txitoa ere bertsoeskolan!
Atsegin dutAtsegin dut