Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the category “Bertso Eskolak Ikastetxeetan”

Talaia Bordariko ikasturte amaierako bertso jaialdia

Ekainaren lehendabiziko egunarekin Hondarribiako Talaia Bordari ikastetxekoek ikasturte amaierako festa antulatu zuten, baita ondo ospatu ere. Bordariko bertso eskolako kideek, Julen Enparanek, Peru Txintxurretak eta Unai Seisesek saio gogoangarria eskaini zuten ikaskide, irakasle eta gurasoen gozamenerako. Seises-Furundarena sendiari esker eskuratu dugu honako grabaketa. Mila esker Seises-Furundarenatarrei, Talaia Bordari ikastetxeari arazo teknikoak konpontzeagatik eta bertaratu zineten guztiok erakutsi zenuten errespetuzko jarrera eredugarriarengatik.

Gustuko izango duzuelakoan, bejondeizuela!

Korrika Txikirako bertsoak

Honako bideoa Txingudi Ikastolako bertso eskolako kideak joan den martxoan ospatu zuten Korrika Txikirako bertsoak entseatzen harrapatu genituenekoa da. Jakin badakigu, idazkaritzako mikrofonotik kantatu eta lau haizetara zabaldu zituztela gero, Korrika Txiki egunean bertan. Zorionak ekipo. Zoragarriak zarete. Bestalde, grabazio honek sorpresa txiki bat dakar, bukaera aldera edo. Ezin dugu besterik esan. Zeuek ikustea onena. Laster arte.

Harri batez bi txori (KORRIKA badator!!!)

Santa Ageda bezpera ia oharkabean pasa da Talaiako Bertso Eskolan. Bezperan bertso eskolarik izan ez genuenez, biharamunean kunplitu dugu ohiturarekin, baita modu originalean kunplitu ere!

Txingudi ikastolaren 50. urteurreneko bertsoa

Kopla berriak Behobia-Donostia lasterketari jarriak

Hondarribiko Talaia bertso eskolan ohikoa bilakatu den ariketa duzue hau: arbel txurian ezer marraztu nahi duen harek, kopletan esan behar du lehenik.

Eguzkitzako haurrak Bertso Udalekuetan!

Joan den abuztuan, Eguzkitzako bertso eskolako zazpi haur Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Udalekuetan izan dira, Zuhatzako uhartean, hain zuzen ere. Ikasturte berria hasi eta zer moduz zeuden galdetzeko astirik ere eman gabe, han ikasitako hainbat bertso eta kanta kantatzen hasi zitzaizkigun. Guk, noski, grabatu eta zuei eskaini nahi dizkizuegu, artista hauen pozen eta abilezien erakusgarri.

Bestalde, hona Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak gai hartuta egindako bideo muntaien lotura:

http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=albisteak&tipo=video&id=2992&idAlbistea=3223

Kopla berriak gure hiriari jarriak

Baten batek pentsatuko zuen honez gero, eta arrazoiarekin gainera, blog honetan irudi asko baina bertso gutxi dagoela. Bada, post berri honekin arazo horri irtenbidea ematera gatoz. Hona hemen iazko ikasturtean Eguzkitza ikastetxeko bertso eskolakoek Iruni buruz jarritako kopla batzuk, ikastetxeko ikasturte amaierako jaialdian zein Irungo Bertso Eskolen I.go Egunean kantatu zituztenak.

Bertso eskolak ikastetxeetan

Laugarren ikasturtea dugu jada bertso eskolak antolatzen eskualdeko hainbat ikastetxeetako eskola orduz kanpoko aktibitate zerrenda barnean. Horietan guztietan eginiko lanak eta bizitako esperientzien testigantzak ekarri nahi ditugu “bertso eskolak ikastetxeetan” bataiatu dugun atal honetara. Hasteko, Eguzkitzako taldearen bi argazki ekarri ditugu hona. Lehendabizikoa, 2009-2010 ikasturteko argazki bat, eta bigarrena, 2012ko Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunekoa, Gari Garaialdek Zumaian egina, haurren senide eta guzti. Haurrek 6-7 urte zituzten lehen argazkian, eta gehientsuenek bertso eskolara etortzen jarraitu dute. Ederki pasatzen dugun seinale. Izan bedi bada argazki pare eder hau, etorkizunean zintzilikatzeko asmoz gabiltzan post zerrenda luze baten hasiera besterik ez.

This slideshow requires JavaScript.

Post Navigation