Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the category “Kronikak”

Irungo Bertso Eskolen II. Eguna, zoragarri!

IRUNABAR Irungo Bertsoaren Bilguneak bigarren aldiz antolatu zuen Irungo Bertso Eskolen Eguna, joan den ekainaren 15ean, Ola sagardotegian, eta zoragarri joan zen guztia. Antolatzaile, parte hartzaile, guraso, senitarteko eta lagunak zenbatzen hasita, izango ginen ehun lagundik gora, aise. Kolore ezin ederragoa hartu zuen Olako frontoiak haur eta helduen bertsoei eta entzuleen txalo eta parte hartzeari esker.

Aurtengoan, ikasturtean zehar egindako lanak ordu eta erdiko saioa eskaintzeko balio izan zuen, baina zuen guztien prestutasuna eta txaloen beroa urtetan zehar lanean jarraitzeko hatsa zaizkigu guri. Ez dugu lan talde txarra egiten. Esker mila berriz ere.

Eskerrik asko ere Ola sagardotegiko arduradun, lagun eta langileei, emandako laguntza eta tratu ezin hobearengatik.

Prestatzen joan ahala, ekainaren 15eko materiala txintxilikatzen joango gara. Hasteko, Nekane Barandiaranen (Eguzkitzako bertso eskolako gurasoa) argazki koloretsuak, iazkoak bezain ederrak.

Gainontzeko lagun eta gurasoek ere, argazkiak edo grabazioak bidaltzeko modurik baldin baduzue, gogoan izan gure posta elektronikoaren helbidea irunabar@gmail.com dela. Asko eskertuko dizuegu.

Laster arte, ekipo, eta jai onak pasa guzti-guztiok.

IRUNABAR Irungo Bertsoaren Bilgunea

This slideshow requires JavaScript.

UDABERRIZ lanaren aurkezpena

Aurreko mezuan jakinarazi genizuen moduan, joan den martxoaren 27an Xanti Zabala “Lexo” bertsolaria zenaren bertsoetan oinarritutako “UDABERRIZ” lanaren aurkezpen ekitaldia egin zen Lezoko Pleno Aretoan.

daberriz aurkezpena

Aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten Nikolas Aldai, Pello Esnal eta Abel Zabalak (Xanti zenaren semeak), besteak beste. Irunabarrekook ere “Udaberriz” lanari prestatutako aurkezpen ekitaldi goxo eta unkigarrian izan ginen, eta jarraian duzue Hitza Jolas irratsaiorako Xabier Sukiak egindako erreportajea, bertan gertatutakoen berri jasotzen duena:

Irunabarren ere eskerrak eman nahi dizkizue hain gertuan sentitu genuen Xanti Zabala “Lexo”ren liburua eta honen aurkezpena prestatzen hainbeste lan hartu duzuenoi. Mila esker eta zorionak!!

Moskuko bestetako saioa

Joan den abuztuan “Moskuko Bestak” izan dira, eta bertsoak izan du presentziarik, haietan ere. Hilaren 18an, larunbatarekin, bertso poteoa antolatu zuten Egoitz Zelaia, Alaia Martin eta Maddi Ane Txoperenarekin. Biharamunean, aldiz, dagoeneko ohiturazko saio bihurtzen ari den bertso jaialdia izan zen eguerdian. Bertan, Irungo bertso eskolako Aitor Errazkin aritu zen, Amaia Agirre, Xabier Silveira, Egoitz Zelaia eta Sustrai Colinarekin batera. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Moskuko Bestetako antolatzaileei, Irungo bertso eskola kontuan hartzeagatik eta gerora emandako tratu ezin hobeagatik. Bide batez, auzoko jaien antolaketan egiten ari diren lan eskerga txalotu nahi dugu baita ere. Soka luzea ekarriko duen elkarlan oparo baten hasiera izan dadila aurtengoa.

This slideshow requires JavaScript.

Post Navigation