Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Muarako seigarren bertso-gaua [2023-06-09]

Kaixo, bertsozale:

Lehen bost saioak egin ditugu eta primerakoak izan dira. Seigarren saioaren atarian gaude honezkero. 2023ko ilbeltzean abiatu genuen proiektuak ikasturte amaiera aurrean du eta, beraz, ikasturteko azken saioa izango da ekainaren 9an izango duguna.

Saioa berezia izango da. Orain arte ez bezala, musikatua izango da ekainekoa. Kantuan ariko dira Adrian Arruti Bernadet irundarra, Izarne Zelaia Arratibel donostiarra eta Manu Goiogana Bengoetxea irundarra. Haiekin batera musikan arituko dira Iban Clemente Martin, baxuarekin, Iker [Xufi] Eizagirre Zufiaurre, gitarrarekin, Beñat Elosegi Ortiz de Zarate, mandolinarekin, Rafa Rodrigo Perurena, gitarrarekin eta Maddi Sanz Sanchez, harparekin. Bertso-saioa 19:30ean hasiko da.

Gogoan izan Muarak afaltzeko aukera bikaina eskaintzen duela.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

anima zaitezte!

Single Post Navigation

One thought on “Muarako seigarren bertso-gaua [2023-06-09]

  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa's avatarXenpelar Dokumentazio Zentroa on said:

    Egun on,
    Milesker informazioa eta kartela bidaltzeagatik. Biak jasota geratzen dira, hortxe lotura agendara: https://bdb.bertsozale.eus/web/saioa/view_agenda/2023-06-09-hondarribia-plaza-librea

    Aste buru on bat izan !

    Esti Alberdi Burgoa

    Xenpelar Dokumentazio Zentroa
    [0-Logoa–xenpelar_rgb_5x5_300ppp]

    Kale Nagusia, 70
    20150 Villabona
    T: 943 694 129
    T: 943 694 277
    xenpelar@bertsozale.eusxenpelar@bertsozale.eus
    http://www.bertsozale.eushttp://www.bertsozale.eus/
    bdb.bertsozale.eus

    Atsegin dut

Leave a reply to Xenpelar Dokumentazio Zentroa Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.