Otsaileko Kabigorriko bertso gaueko argazki rallya
Jaso ditugu otsaileko Kabigorriko bertso gauean deitu genuen argazki rally-ko zenbait argazki. Zureak ez badizkiguzu oraindik bidali, gogoratu, irunabar@gmail.com dela gure posta elektronikoaren helbidea. Zein argazkik merezi du saria? Eman zuen iritzia, kontuan hartuko baitugu. Horretarako, argazkiaren gainean jarrita egilearen izena azaltzen da, behar den bezala, zer demonio! Badakigu horrek ez duela zuen bozkatan eragingo. Izan ere, lehiaketa hau ez; baina zuek jende serioa zaretela badakigu. 🙂
Mila esker guztioi, beste behin ere, Kabigorriko bertso gauak errealitate bihurtzen laguntzeagatik.
Martxoko zitara arte,
Irunabar.
Pingback-a: Kabigorriko martxoko bertso gaua, hilaren 5ean! |