Abenduak 3, Kabigorriko bertso gaua, 19:30etik aurrera
“Euskararen Egunak” herri ekimenaren baitan ospatuko dugu 2015eko azken Kabigorriko bertso gaua, Euskararen Nazioareteko Egunarekin.
Patxi Castillo beratarra, Jon Martin eta Karlos Aizpurua oiartzuarrak eta Aitor Errazkin irunadarra ariko dira kantuan, Joxeja Zabalo irundarraren aginduetara, azken honek egingo baititu gai-jartzaile lanak. Bestalde, bat-bateko saioaren aurretik, Egoitz Zelaia hendaiarrak bertso jarriak kantatuko ditu.
Gogoan izan Kabigorrik aukera aparta eskaintzen duela saioa eta gero afaltzen geratzeko. Aprobetxa dezagun!