Urtarrilak 7, urteko lehen Kabigorriko bertso-gaua
Eneko Fernandez lesakarra, Abel zabala irundarra, Ortzi Idoate baionarra eta Odei Barroso urruñarra ariko dira bertsotan, Aitziber Zapirain hendaiarra gai-jartzaile izango dutela. Bertso jarriak Aitor Errazkin irundarraren eskutik helduko zaizkigu. Saioari arratsaldeko 19:30etan emango diogu hasiera, ohitura dugunez. Anima zaitezte, eta balia beza, hala nahi duenak, Kabigorrik saioa eta gero mokadu bat egiteko eskaintzen duen aukera paregabea.