Badatoz Kabigorriko bertso-gauak!!! 2016-10-06: KA2SHOW
2016-2017 ikasturtean ere, eta laugarren urtez jarraian, Kabigorriko bertso-gauak izango ditugu urrian hasi eta ekaina bitarte. Antolatzaileak, aurreko edizioetan bezalaxe, Irunabar (Irungo bertsoaren bilgunea) eta Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa izango dira. Urriko saioa, hilaren 6an izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Kabigorrin. Lehendabizikoa saio honetarako “Ka2show” saio berezia izango dugu (“Bershow” ezagunaren bertsio moldatua).
Saioaren gidaritzan eta gai jartzaile lanetan Haritz Casabal pasaitarra ariko da. Bertsolariak Maialen Akizu urretxuarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra izango dira. Musikari lanetan, aldiz, Antton Aranburuk, Gari Otamendik eta Beñat Urteagak osatutako hirukoa.
Anima zaitezte! Eta gogoan izan Kabigorrik saio ostean modadutxo bat egiteko eskaintzen duen aukera paregabea.
Pingback-a: Bertso-bazkari musikatua, azaroaren 26an, EKTn. |