Txingudi-Algorta bertso-trukeak utzitakoak
25 lagun inguru bildu ginen Erlaitz Elkartean Txingudiko Bertso Eskolako eta Algortako Bertsolari Eskolako kideen arteko bertso-trukea entzutera. Ederki bazkaldu genuen, beste behin ere, eta kafeak zerbitzatzearekin batera hartu zuen hitza Adrian Arruti gai-jartzaileak. Kantuan Urko Casado, Abel Zabala eta Iñigo Ugarte Txingudiko Bertso-Eskolatik, eta Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu, aldiz, Algortako Bertsolari Eskolaren izenean. Saioa polita joan zen, eta bertsolariek umoretik jo zuten Arrutik proposatutako gai gehienei erantzuteko garaian.