Txinguditarrak aurrera Gipuzkoako Herriartekoan
Txingudi I eta Txingudi II taldeak Gipuzkoako Herriartekoan parte hartzen ari dira, eta behin lehen fasea amaituta, Txingudi II taldeak aurrera egitea lortu du. Bigarren faseko lehendabiziko zita Villabonan izango dute txinguditarrek, apirilaren 2an. Bigarrena, aldiz, Hondarribian, Tolosaldeko 26+ taldeari etxean harrera egitea egokitu zaielarik. Apirilaren 8ko saioa Hondarribiko Olagarro elkartean izango da, bertso-bazkari formatuan. Txartelak 15 euroan izango dira salgai. Erosi nahi izanez gero, idatzi irunabar@gmail.com helbide elektronikora, edo hots egin (edo mezua bidali) 685 72 75 39 telefono zenbakira.
Herriarteko lehen faseari buruzko xehetasun gehiago jakiteko:
Txingudi II taldeak “Amm…ona” eta “26 +” taldeak izango ditu aurrez-aurre:
- Am…ona taldea
- 26 + taldea
- Txingudi II taldea